Alemaniar filosofia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Alemaniar filosofiak bi gauzari egin diezaioke erreferentzia, alemanez idatzitako filosofiari edo alemaniarren filosofiari. Oso garrantzitsua izan da, batez ere, azkenengo hiru mendeetan.[1][2][3]

XVII. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leibniz. Christoph Bernhard Francke-ren irudia.

Gottfried Wilhelm Leibniz (1646-1716) latinez eta frantsesez idatzi zuen autore garrantzitsua da. Filosofia eta matematika landu zituen.

XVIII. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVIII. mendeko erdialderako ilustrazioa edo Aufklärung garatu zen eta gizartean eragin handia zuen. Estatu alemaniarretan (Prusia, Bavaria, Saxonia, Hannover eta Palatinatua) politika eta administrazioko eraldaketak bultzatu zituen, geroago estatu modernoen sorkuntza ahalbidetu zuena.[4] Argiaren aroaren korronte alemaniarrak printze, aristokrata eta erdi-mailako klaseen sostengua izan zuen, kultura, musika, zientzia eta filosofia behin betirako aldatuz.[5] Halaber, eliteen artean kontserbazionismo maila bat mantendu zen, aldaketa erradikalenak ekidinez.[6][7]

Ordezkari nagusiak Christian Thomasius, Christian Wolff, Moses Mendelssohn, Lessing, Immanuel Kant eta Herder izan ziren, besteak beste.[8]

Wolff[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Christian Wolff (1679-1754) alemanez idatzi zuen lehen autoreetako bat da, baina latinez ere idatzi zuen.

Kant[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Immanuel Kant (1724–1804) filosofo prusiar/alemaniar ezagunenetarikoa da, 1781an Arrazoi Puruaren Kritika (alemanez: Kritik der reinen Vernunft) liburua argitaratu zuen.[9][10]

XVIII. mendean Idealismo alemaniarra sortu zen eta Kant bere inspirazio nagusienetakoa izan zen.[11]

XIX. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Idealismo Alemaniarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendean aurreko mendearen amaieran sorturiko Idealismo Alemaniarra nagusitu zen, idealismo post-Kantiarra edo post-Kantianismoa ere deitua.[2] Idealismoa, estuki erlazionaturik zegoen erromantizismoarekin eta ilustrazioaren ideia politiko iraultzaileetan (botereen banaketa, herriaren burujabetza eta sistema politiko parlamentarioa).[11] Idealista alemaniar nabarienak Kant, Johann Gottlieb Fichte, Friedrich Schelling eta Wilhelm Friedrich Hegel ziren. Aditu ezberdinek idealista alemaniarrak bi azpi-korrontetan sailkatzen dituzte: batzuk Kant eta Fichte-ren idealismo transzendentalean, eta besteak Schelling eta Hegelen idealismo absolutuan.[12]

Erromantizismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alemaniar Erromantizismoa (alemanieraz: Deutsche Romantik), XVIII. eta XIX. mendeko alemaniar herrialdeetako mugimendu intelektuala izan zen; filosofian, literaturan, kritizismoan eta estetikan eragina izan zuena.[13] Erromantizismo honen garai goiztiarra, Jena erromantizismoa (alemanieraz: Frühromantik) bezala ezagutzen da (1797-1802). Erromantizismo ingelesa baino lehenago garatu zen, eta ez zuen hain izaera serioa, adimena, edertasuna eta humorea gorenduz. Gainera, Weimarko klasizismoarekin, mugimendu literario eta kulturala, batera eman zen.[11]

Filosofo eta idazle nagusiak Wilhelm Heinrich Wackenroder, Friedrich Schelling, Friedrich Schleiermacher, Karl Wilhelm Friedrich Schlegel, August Wilhelm Schlegel, Ludwig Tieck eta Friedrich von Hardenberg.[11]

Neo-Kantianismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neo-Kantianismoa (alemanieraz: Neukantianismus), XIX. mendean garatu zen ilustrazioko Kant filosofoaren ideiei erantzuten zien korronte filosofiko berria zen.[14] Korronte honen oinarri nagusietako bat Schopenhauerrek eta beste filosofo garaikideek (Fries eta Herbart esaterako) Kanten filosofiaren aurka garaturiko pentsamendua izan zen.[15]

XX. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neo-Hegelianismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neo-Hegelianismoa edo Post-Hegelianismoa, batez ere Alemanian baina baita Europan, XX. mendean garaturiko mugimendu filosofikoa zen. Neo-hegeliar ezagunak Richard Kroner, Nicolai Hartmann, Siegfried Marck, Arthur Liebert eta Hermann Glockner.[16]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. The Oxford history of Western philosophy. Oxford University Press 1994 ISBN 0-19-824278-6. PMC 30070519. (Noiz kontsultatua: 2022-04-24).
  2. a b Pinkard, Terry P.. (2002). German philosophy, 1760-1860 : the legacy of idealism. Cambridge University Press ISBN 0-511-07767-X. PMC 57419691. (Noiz kontsultatua: 2022-04-24).
  3. Hösle, Vittorio. (2013). Eine kurze Geschichte der deutschen Philosophie Rückblick auf den deutschen Geist. ISBN 978-3-406-64864-9. PMC 826548304. (Noiz kontsultatua: 2022-04-24).
  4. Ingrao, Charles W.. (2002-07-01). «A Pre-Revolutionary Sonderweg» German History 20 (3): 279–286.  doi:10.1191/0266355402gh257oa. (Noiz kontsultatua: 2022-04-24).
  5. (Ingelesez) Dülmen, Richard van. (1992). The Society of the Enlightenment: The Rise of the Middle Class and Enlightenment Culture in Germany. Polity Press ISBN 978-0-7456-0815-0. (Noiz kontsultatua: 2022-04-24).
  6. Hacke, Jens. (2006). Philosophie der Bürgerlichkeit : die liberalkonservative Begründung der Bundesrepublik. Vandenhoeck & Ruprecht ISBN 978-3-525-36842-8. PMC 70132432. (Noiz kontsultatua: 2022-04-24).
  7. Saine, Thomas P.. (1997). The problem of being modern, or, The German pursuit of Enlightenment from Leibniz to the French Revolution. Wayne State University Press ISBN 0-8143-2681-1. PMC 36509700. (Noiz kontsultatua: 2022-04-24).
  8. Dyck, Corey; Sassen, Brigitte. (2021). Zalta, Edward N. ed. «18th Century German Philosophy Prior to Kant» The Stanford Encyclopedia of Philosophy (Metaphysics Research Lab, Stanford University) (Noiz kontsultatua: 2022-04-24).
  9. Schlüsseltexte der klassischen deutschen Philosophie von Kant bis Nietzsche. (3., vollst. neu bearb. und erw. Aufl. argitaraldia) 2010 ISBN 978-3-8316-0965-9. PMC 637031434. (Noiz kontsultatua: 2022-04-24).
  10. Kant, Immanuel. (1998). Critique of pure reason. ISBN 0-521-35402-1. PMC 36438781. (Noiz kontsultatua: 2022-04-24).
  11. a b c d (Ingelesez) BEISER, Frederick C.. (2009-06-30). German Idealism: The Struggle against Subjectivism, 1781–1801. Harvard University Press ISBN 978-0-674-97121-9. (Noiz kontsultatua: 2022-04-24).
  12. Dunham, Jeremy; Hamilton Grant, Iain; Watson, Sean. (2014-12-05). Idealism.  doi:10.4324/9781315711447. (Noiz kontsultatua: 2022-04-24).
  13. Benz, Ernst. (1983). The mystical sources of German romantic philosophy. Pickwick Publications ISBN 0-915138-50-6. PMC 10017525. (Noiz kontsultatua: 2022-04-24).
  14. (Ingelesez) Copleston, Frederick Charles. (1963-06-01). History of Philosophy: Modern Philosophy. Image Books ISBN 978-0-385-06542-9. (Noiz kontsultatua: 2022-04-24).
  15. Beiser, Frederick C.. (2014). The genesis of Neo-Kantianism, 1796-1880. (First edition. argitaraldia) ISBN 978-0-19-872220-5. PMC 880557587. (Noiz kontsultatua: 2022-04-24).
  16. «German Philosophy by Pavel Yudin and Mark Rosenthal 1954» www.marxists.org (Noiz kontsultatua: 2022-04-24).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]