Alenush Terian

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alenush Terian

Bizitza
JaiotzaTeheran1920ko azaroaren 9a
Herrialdea Iran
BizilekuaTeheran
Lehen hizkuntzapersiera
HeriotzaTeheran2011ko martxoaren 4a (90 urte)
Hobiratze lekuaDulab Cemetery (en) Itzuli
Familia
AitaArto Terian
AmaVarto Terian
Hezkuntza
HeziketaParisko Unibertsitatea
Teherango Unibertsitatea
Hezkuntza-mailazientzietan doktorea
Hizkuntzakpersiera
Jarduerak
Jarduerakfisikaria eta astronomoa
Enplegatzailea(k)Teherango Unibertsitatea

Alenush Terian edo Ālenush Teriān, armenieraz, Ալենուշ Տէրեան; persieraz, آلنوش طریان; also: آلنوش تریان‎, (Teheran, Iran, 1920ko azaroaren 9a - ib., 2011ko martxoaren 4a), irandar-armeniar astronomoa eta fisikaria. Irango fisikako lehen irakaslea eta Teherango Unibertsitateko Geofisika Institutuko Eguzki Behatokiaren sortzaileetako bat. Irango astronomia modernoaren amatzat hartzen da.[1][2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Armeniar jatorriko familia batean jaio zen, Teheranen, Iranen.[3] Kulturaz inguratutako giro intelektualean hazi zen. Haren aita, Arto, antzerki-zuzendaria zen, poeta eta itzultzailea (bere lanen artean, Xahname pertsieratik armenierarako itzulpena);[4] ama, Vartu, aktore eta antzerki-zuzendaria. Gurasoek prestakuntzarako eta karrera profesionalerako babesa eman zioten.[5]

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1947an graduatu zen Teherango Unibertsitateko Zientzia Departamentuan. Unibertsitate horretako fisikako laborategian hasi zuen karrera, eta urte horretan bertan laborategiko eragiketen buru izendatu zuten.

Frantziarako ikasketa-beka baterako eskaera aurkeztu zuen, baina Mahmoud Hesabi Hezkuntza Ministroak baztertu egin zuen, Terianen ikasketak emakume batentzat aski zirela uste baitzuen.[4]

Alenush Terian

Azkenik, Frantzian ikasten jarraitu ahal izan gurasoen finantza-laguntzari esker, eta 1956an Atmosferaren Fisikako doktoretza lortu zuen Sorbonako Unibertsitatean. Gero Iranera itzuli zen eta termodinamikako irakasle laguntzaile lan egin zuen Teherango Unibertsitatean. Geroago, Ekialdeko Alemanian eguzki-fisikan aritu zen lau hilabetez, Alemaniako gobernuak emandako beka bati esker. 1964an, fisikako lehen irakasle bihurtu zen Iranen.

1966an, Teherango Unibertsitateko Geofisika Institutuko kide izendatu zuten. 1969an, Eguzki Fisikari buruzko ikasketaburu hautatu zuten unibertsitatean, Eguzki Behatokiaren sortzaileetako bat izan zen eta 1979an erretiratu arte lan egin zuen.


2011ko martxoaren 4an hil zen. Hil zenean, Teheranen bizi zen.[6]

Aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ekialdeko Alemanian eguzki-fisikan aritu zen lau hilabetez, Alemaniako gobernuak emandako beka bati esker.
  • 90. urtebetetzea zela eta, omenaldia antolatu zen Teheranen, eta Irango hainbat parlamentari eta 100 iraniar baino gehiago izan ziren bertan.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. پیکر 'مادر نجوم ایران' تشییع شد. BBC Persian.
  2. a b Hazarian, Klaus Lange. «Madre de la astronomía iraní Alenush Teryan» Soy Armenio - Noticias de Armenia y del Cáucaso Sur (Noiz kontsultatua: 2022-09-15).
  3. Entrevista con Alenoush Terian. .
  4. a b «Una entrevista con Alenoush Terian» www.farheekhtegan.ir.
  5. «Janet D. Lazarian (2003). Encyclopedia of Iranian Armenians. Teherán: Hirmand Publisher. - Bilatu» www.bing.com (Noiz kontsultatua: 2022-09-15).
  6. «Iran’s First Female Astronomer Alenoush Terian Passes Away» The Armenian Weekly 5 de marzo de 2011.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hizlariaren 90 urteko zeremoniaren argazkiak: Lenush TeriirakasleaMehr albiste-agentzia, 2010eko azaroaren 9a.