Alepoko Hiri Zaharra
Appearance
Alepoko Hiri Zaharra | |
---|---|
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Kokapena | |
Herrialdea | Siria |
Siriako muhafazah | Alepo eskualdea |
Siriako barrutia | Mount Simeon District |
Hiria | Alepo |
Koordenatuak | 36°11′N 37°09′E / 36.18°N 37.15°E |
Historia eta erabilera | |
Gizateriaren Ondarea arriskuana | 2013 - |
2023ko Turkiako eta Siriako lurrikarak | |
Arkitektura | |
Azalera | 364 ha |
Gizateriaren ondarea | |
Irizpidea | (iii) eta (iv) |
Erreferentzia | 21 |
Eskualdea[I] | Arabiar Herrialdeak |
Izen-ematea | 1986 (X. bilkura) |
|
Alepoko Hiri Zaharra Siriako hiri horretako hirigune historikoa da. Bertoko barruti asko XII. mendean eraiki zituztenetik XVI. menderaino ez zuten aldaketarik jasan. Barruti bakoitzak bere biztanleen ezaugarri etniko eta erlijiosoak islatzen zituen. Guztira, 350 hektareako (3,5 km²) azalera du eta 120.000 biztanle inguru.[1]
1986an UNESCOk bere luxuzko etxeak, bere kale estuak, bere azoka estaliak eta bere karabansaraiak Gizateriaren Ondare izendatu zituen.[2] Hala ere, 2013, Siriako Gerra Zibila zela eta, arriskuan dauden ondareen zerrendan sartu zuen.[3] Barnean hainbat eraikin nabarmen ditu, tartean Meskita Handia edota Al-Madina azoka.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Alepposeife. Aleppo history. .
- ↑ (Arabieraz) eAleppo. مخططات "حلب" التنظيمية عبر التاريخ. .
- ↑ (Gaztelaniaz) Unesco. (2013-7-20). Los seis sitios del Patrimonio Mundial de Siria ingresan en la Lista del Patrimonio en Peligro. .