Alesha Dixon
Alesha Dixon | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Alesha Anjanette Dixon |
Jaiotza | Welwyn Garden City, 1978ko urriaren 7a (46 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Harvey (2005 - 2006) Azuka Ononye (en) (2017 - |
Hezkuntza | |
Heziketa | Monk's Walk School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, modeloa, dantzaria eta telebista aurkezlea |
Genero artistikoa | pop musika |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Asylum Records Atlantic Records Polydor Records |
aleshadixon.com | |
|
Alesha Anjanette Dixon (1978ko urriaren 7a) britainiar abeslaria eta telebistako pertsonaia da. Welwyn Garden City-n jaio zen, Hertfordshire-n, Ingalaterran. Ama eskoziarra zuen, eta aita, berriz jamaikarra. Mis-Teeq britainiar nesken taldeko kidea izan zen. Bere Erresuma Batuko bakarkako lehen diskoa 2008an plazaratu zuen, The Alesha Show, eta zabalkunde mediatiko handia lortu bertako "The Boy Does Nothing" abesti eta bideoaren bidez.
Mis-Teeq
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dixonen ibilbidea 1999an hasi zen Sabrina Washington ezagutu zuenean. Dance Attic delako Londres mendebaldeko dantza eskola ezagunean sartu ziren biak. Inspiration izeneko maketa grabatu zuten. Entzunaldi batean, Su-Elise Nashekin elkartu ziren, eta gero hirukotea osatu zuten. Laster Telstar Records-ekin sinatu zuten kide berri batekin: Zena McNally. UK garage/R&B neska talde ezaguna bihurtu ziren: Mis-Teeq. 2000. urtean kaleratu zuten lehen singlea: Why?. Laster, McNallyk taldea utzi zuen bere kabuz aritzeko. Taldeak hirukote bat izaten jarraitzea erabaki zuen.
2001ean, Lickin' On Both Sides lehen diskoa plazaratu zuten. "All I Want", "One Night Stand", "B With Me" eta "Roll On / This Is How We Do It" abestiak zituen. 2003an, Eye Candy bigarren diskoa kaleratu zuten. Disko hark "Scandalous", "Can't Get It Back" eta "Style" abestiak zituen. 2004an, Mis-Teeq Estatu Batuetan bira egin zuen. "Scandalous" lehen singlea kaleratu zuten euren lehen mis-Teeq album amerikarretik. MisTeeq Lickin' On Both Sides eta Eye Candy diskoen bilduma bat izan zen. One Night Stand kaleratu zuten Europara itzuli aurretik hirugarren diskoarekin lanean hasteko. Hala ere, Telstar Records itxi egin zuten eta taldeak 'Greatest Hits' bilduma bat izan behar izan zuen Universal Recording Company-rekin lizentzia esklusiboekin kaleratua.
Dixon "She Wants to Move"-ren N*E*R*D* musika-bideoan agertu zen. Abesti hori Fly Or Die bigarren diskokoa zen. Bere taldearekin grabatu zuen azken abestia "Shoo Shoo Baby" izan zen. Disneyko Valiant filmerako grabatu zen. 2005eko martxoan, 'Greatest Hits' bilduma kaleratu zuten. Lanean bananduta hasiko zirela ere iragarri zuten. Dixonek Polydor Records-ekin 500.000 ₤-ko kontratu bat sinatu zuela iragarri zuen gero. Bakarkako lehen diskorako materiala landuko zuela ere iragarri zuen. 2005eko udan, bere aspaldiko senargaiarekin ezkondu zen, MC Harvey raperoarekin (lehen So Solid Crew-ko kidea).
Bakarkako ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dixonek urtebete eman zuen Fired Up bakarkako lehen diskoa prestatzen. 2005eko ekainean, Superficial singlea iragarri zuen. Abestia legez kanpo filtratu ondoren, konpainiak bere hurrengo singlea Lipstick izango zela esan zuen. 2006ko abuztuaren 14an "Lipstick" kaleratu zuen. Erresuma Batuko Singleen Zerrendako 13. postuan sartu zen. Dixonek hainbat ekoizlerekin lan egin zuen bere bakarkako lehen diskorako, besteak beste, Richard X, Xenomania, Johnny Douglas, Brian Higgins eta Paul Eppe . Estelle Erresuma Batuko rapero ospetsuarekin abesti batean lan egin zuen.
Dixonek iragarri zuen bere bigarren singlea "Knock Down" izango zela. Abestiari "reggae-influenced" deitu zion. 2006ko urriaren 30ean kaleratu zuen. Fired Up diskoaren promozio bat kaleratu zuen iraileko lehen asteetan. "Lipstick", "Knock Down", "Ting-A-Ling", "Fired Up" eta "Free" abestiak zituen. Abesti horiek guztiak bere lehen diskoan egotea espero zen.
"Knock Down" 40 onenen artean zerrendatu gabe geratu ondoren, bere diskoetxeak utzi zuen. "Fired Up" ez zen inon kaleratu Japonian izan ezik. 2007an Strictly Come Dancing irabazi ostean itzulera egin zuen. 2008an, Dixonek "The Boy Does Nothing" plazaratu zuen, The Alesha Show albumeko single nagusia, eta arrakasta handiz zabaldua, bideo klip batez lagundua. Ondoren, "Breathe Slow" kaleratu zuen, Erresuma Batuko singleen zerrendako 3. postuan sailkatu zena. Hori izan zen orain arteko sailkapenik handiena duen singlea. Dixonek 2010ean plazaratu zuen bere hirugarren diskoa: The Entertainer. 2013an, berriz, bere lehen umeaz erditu zen: Azura Sienna.[1]
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Albumak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Fired Up (2006)
- The Alesha Show (2008)
- The Entertainer (2010)
- Do It For Love (2015)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Alesha Dixon announces birth of her first daughter» BBC News 10 July 2013.