Alessandria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alessandria
Lissàndria
Italiako udalerria
Alessandria piazzaduomo.jpg
Flag of Alessandria.svg Stemma del Comune di Alessandria.jpg
Administrazioa
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Piemonte
ProbintziaAlessandriako probintzia
Izen ofizialaAlessandria
Jatorrizko izenaLissàndria
Posta kodea15121–15122
ISTAT kodea006003
HerriburuaAlessandria (Italy) (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak44°54′48″N 8°37′12″E
Map of comune of Alessandria.jpg
Azalera203.57 km²
Altuera95 m
MugakideakCastellazzo Bormida, Castelletto Monferrato, Felizzano, Frugarolo, Montecastello, Oviglio, Pecetto di Valenza, Alluvioni Piovera (en) Itzuli, Quargnento, San Salvatore Monferrato, Tortona, Valenza, Bosco Marengo, Pietra Marazzi, Sale eta Solero
Demografia
Biztanleria93.980 (2018ko urtarrilaren 1a)
Green Arrow Up.svg141 (2017)
Dentsitatea461,66 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia0131
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakAlba Iulia, Argenteuil, Jeriko, Hradec Králové, Karlovac, Riazan eta Rosario
Katastro kodeaA182
Sailkapen sismikoa3 (Txikia)
MatrikulaAL
comune.alessandria.it

Alessandria (piemonteraz: Lissandria) Italiako ipar-mendebaldeko Piemonte eskualdean kokatutako udalerria eta Alessandriako probintziaren hiriburua da. Tanaro ibaiaren ertzean dago. 2012an 95.149 biztanle zituen[1].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alessandria hiria 1168. urtean sortu zuten, lehendik zegoen herrigune batean, Lonbardiako Ligaren gotorlekutzat. Italia iparraldeko udalerrien askatasuna aldarrikatzen zuten, Frederiko I.a Bizargorriaren erasoetatik babestuz. XII. mendean Civitas Nova izena zeukan hiriak. Gaur egungo izena enperadorearen etsai zen Alexandro III.a Aita santuarengandik datorkio. 1198. urtetik aurrera udalerri askea izan zen.

1348. urtetik aurrera Milango Dukerrian sartuta egon zen. 1707. urtetik aurrera Savoiako etxearen menpekoa izan zen, eta handik iritsi zen Piemontekoa izatera. 1800. urtean Napoleon Bonaparte Marengoko guduan nagusitu zenetik, Alessandria Frantziako eremu bihurtu zen, Marengo departamenduko hiriburu hain zuzen ere. Orduan beste gotorleku bat egin zuten hirian. 1814. urtean Savoiakoek berriro eskuratu zuten Alessandria, Sardiniako Erresumarako.

Bigarren Mundu Gerran Aliatuen eraso asko jasan izan zituen Alessandriak, larrienak 1944. urteko apirilean (238 hildako eta ehunka zauritu) eta 1945. urteko apirilean (160 lagun hilda, 60 ume tartean).

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Industria-jarduera hauek dira nagusi Alessandrian: kapelagintza, elikagaigintza, papergintza, elektroteknika, metalmekanika, ehungintza eta kimika.

Turismoko erakargarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]