Edukira joan

Alessandro Hämmerle

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alessandro Hämmerle

(2018)
Bizitza
JaiotzaFrauenfeld, 1993ko uztailaren 30a (32 urte)
Herrialdea Austria
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jardueraksnowboarderra
Altuera190 zentimetro

Instagram: alessandro_haemmerle Olympic.org: alessandro-haemmerle Edit the value on Wikidata

Alessandro Hämmerle (Frauenfeld, Suitza, 1993ko uztailaren 30a), Suitzan jaiotako snowboarder austriarra da. Lau Neguko Olinpiar Jokotan hartu du parte eta birritan izan da txapeldun olinpikoa. Snowboard cross proban espezializaturik dago.

Suitzan jaio zen eta zortzi urte zituela familia Austriara aldatu zen.[1] Michael eta Luca anaiak ere snowboarderrak dira. Austriako Indar Armatuen Kirol Zentroan hasi zen kirola egiten. Gaur egun kaporal gradu militarra du.[2]

2012an Munduko gazte mailako txapelduna izan zen eta 2015eko Unibertsitateen arteko txapelketan zilarrezko domina lortu zuen.

2021eko Munduko txapeldunordea izan ondoren 2022ko Pekingo Olinpiar Jokoetan urrezko domina eskuratu zuen.[3] 2026ko Olinpiar Jokoetan berriz nagusitu zen.[4]

Neguko Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2022 Pekin ( Txina) 1. postua, urrezko domina Snowboard crossa
2026 Cortina d'Ampezzo ( Italia) 1. postua, urrezko domina Snowboard crossa
Munduko txapelketa
Urtea Lekua Domina Proba
2021 Idre Fjäll ( Suedia) 2. lekua, zilarrezko domina Snowboard crossa
2025 Engadin ( Suitza) 3. postua, brontzezko domina Snowboard crossa
Neguko Universiada
Urtea Lekua Domina Proba
2015 Granada ( Espainia) 2. lekua, zilarrezko domina Snowboard crossa

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Alemanez) red. «Schweizer wollten uns Olympia-Gold stehlen | Heute.at» www.heute.at (kontsulta data: 2026-02-18).
  2. «Wayback Machine» www.bundesheer.at (kontsulta data: 2026-02-18).
  3. (Ingelesez) «Austria Wins Gold in Men's Snowboard Cross in Photo Finish, USA's Jake Vedder 6th» NBC Chicago (kontsulta data: 2026-02-18).
  4. (Alemanez) «Snowboard: Crosser räumen in Finalkrimi ab» sport.ORF.at 2026-02-12 (kontsulta data: 2026-02-18).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]