Alessandro Striggio
Alessandro Striggio | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Mantua, 1540 |
Herrialdea | Florentziako Dukerria ![]() |
Heriotza | Mantua, 1592ko otsailaren 29a (51/52 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea eta libretista |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Alessandro Striggio (Mantua, 1540 – ibidem, 1592ko otsailaren 29a) italiar instrumentista eta musikagilea izan ze.
Antza denez, Mantuako noble baten semea izan zen eta honek 1547an oinordeko izendatu zuen, maila eta aberastasuna lortuz. Cosimo I.a Medicik mandatari bidali zuen Ingalaterrako gortera 1157an. Gero markes izan zen, eta hil zenean Gonzagatarren gorteko kantziler handia zen Mantuan.
1559 eta 1594 artean Medicitarren gorteko konpositore nagusia izan zen. Gainera, biola-jotzaile ospetsua izan zen. 1567an hainbat hiriburutara egin ahal izan zituen bisitak, hala nola Vienara, Munichera eta Parisera, eta Karlos IX.aren gorteak harrera beroa egin zion.
Bere zazpi madrigal-liburuei zor die ospea. Modulazio ugariko kontrapuntu landu batekin konposatu zituen, kromatismoaren erabilera mugatuarekin.
Bere obra nagusietako bat 40 ahotsetarako konposatutako Ecce beatam lucem motetea da. Aipagarria da, baita ere, Missa sopra Ecco sere beato giorno lana, 2005ean berraurkitua.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Il primo libro de madrigali (1558, 2/1560)
- Il primo libro de madrigali (1560)
- Il cicalamento delle donne… (1567)
- Il cicalamento delle donne… (1569)
- Il secondo libro de madrigali (1570)
- Il secondo libro de madrigali (1571)
- Il terzo libro de madrigali (1596)
- Il quarto libro de madrigali 1596)
- Il quinto libro de madrigali (1597)
- Missa in dominicis diebus
- Ecce beatam lucem
- Missa sopra Ecco sì beato giorno