Alessio Figalli
Itxura
Alessio Figalli (italieraz: [aˈlɛssjo fiˈɡalli]; 1984ko apirilaren 2a) italiar matematikaria da, batez ere, aldakuntzak eta ekuazio diferentzial partzialen kalkuluan lan egiten duena.
Peccot-Vimont Saria eta Peccot Lectures jaso zituen 2012an, eta baita EMS Saria 2012, Stampacchia Domina 2015ean,[1] Feltrinelli Saria 2017an, eta Fields Domina 2018an. Matematikako Nazioarteko Kongresuan gonbidatutako hizlaria izan zen. 2016an Europako Ikerketa Kontseiluan (ERC) beka bat eman zioten, eta 2018an Côte d'Azur Unibertsitatean Honoris Causa doktoretza jaso zuen. Bestalde, 2019an Honoris Causa doktoretza jaso zuen Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) "6th European Congress of Mathematics" (PDF). European mathematical Society..
- ↑ (Ingelesez) "ICM 2014".. Seoul ICM.