Aleutiarrak
| Aleutiarrak | |
|---|---|
|
| |
| Bertako izena | Aleutian Islands |
| Geografia | |
| Uharteak denera | >300 |
| Uharte nagusiak | Unimak, Unalaska, Umnak, Attu, Atka |
| Azalera | 17.670 kilometro koadro |
| Punturik garaiena | Makushin sumendia (2.857 m) |
| Politika | |
| Herrialdea |
|
| Estatua | Alaska |
| Hiri populatuena | Unalaska |
| Hiri populatuenaren biztanleria | 4.437 |
| Herrialdea |
|
| Kraia | Kamtxatka |
| Gizartea | |
| Biztanleria | 8.162 |
| Talde etnikoak | Aleutiar etnia |
Aleutiarrak[1] (ingelesez: Aleutian Islands) Amerikako ipar-mendebaldeko sumendi-uhartedia da, Alaskako penintsula Ozeano Bareko Bering itsasartean barrena luzatzen dena. Uharteek Bering itsasoa ixten duen 1.800 kilometroko arkua eratzen dute. 300 uharte eta uhartexka baino gehiago dira, 17.666 kilometro koadroko eremua harten dutenak.[2] Ia uhartedi osoa Estatu Batuetako Alaskan dago, baina mendebaldeko muturra Errusiakoa da. 2002an 8.162 biztanle ziren, erdiak aleutiar etniakoak.
Eduki-taula
Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Catherine uhartedia izena eman zitzaien 1867 arte; egungo izena txuktxierazko aliat hitzetik dator (euskaraz: uharte).
Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aleutiarrak ez dira uharte multzo bakarra, zenbait taldetan banaturik baitaude:
- Fox uharteak
- Lau mendietako uharteak (Uniiĝun)
- Andreanof uharteak (Niiĝuĝin tanangis)
- Rat uharteak (Qax̂um tanangis)
- Near uharteak (Sasignan Tanangin)
- Komandante uharteak (Errusiakoak)
Uharte nagusiak honako hauek dira:
- Unalaska - 2.721 kilometro koadro - 1.759 biztanle.
- Unimak - 4.070 kilometro koadro - 64 biztanle.
- Amaknak - 8,5 kilometro koadro - 2.524 biztanle.
- Umnak - 1.777 kilometro koadro - 39 biztanle.
- Attu - 893 kilometro koadro - 20 biztanle.
- Akutan - 334 kilometro koadro - 713 biztanle.
- Atka - 1.048 kilometro koadro - 95 biztanle.
- Adak – 711 kilometro koadro - 316 biztanle.
Klima ozeanikoa da, hotza eta oso euritsua
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Vitus Beringek eta Aleksei Txirikovek 1741ean esploratuak, Siberiatik etorritako larru ehiztariak bizi ziren uharte hauetan. Garai hartan 20.000 inguru ziren; 1885ean, tratu txarrek eta eritasunek ahulduta, 3.000 baizik ez ziren geratzen. Errusiak saldu zizkien uharte hauek, Alaskarekin batera, Estatu Batuei 1867an. Bigarren Mundu Gerran, Attu eta Kiska uharteetan egokitu ziren japoniarrak (1942ko ekaina-1943ko maiatza). Duela gutxi, K.a. 8000. urteko giza finkamenduak aurkitu dira bertan, ordurako Siberiatik etorritako herriek bizi zirelako adierazgarri.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2018/01/22 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia (2012-05-25) 170. araua: Amerikako toponimia.
- ↑ Aleutian Islands Encyclopædia Britannica, britannica.com . Noiz kontsultatua: 2018-1-22.
| Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aleutiarrak |