Alex Higgins
Alex Higgins | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Belfast, 1949ko martxoaren 18a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Belfast, 2010eko uztailaren 24a (61 urte) |
Hobiratze lekua | Belfast |
Heriotza modua | berezko heriotza: hestegorriko minbizia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | snooker player (en) ![]() |
Jasotako sariak | ikusi
|
alexhurricanehiggins.com | |
![]() ![]() |
Alexander Gordon Higgins (Belfast, Ipar Irlanda, 1949ko martxoaren 18a - 2010eko uztailaren 24a) Ipar Irlandako snooker jokalari profesionala izan zen, eta bi aldiz munduko txapelduna, kirolaren historiako pertsonaia ikonikoenetako bat bezala gogoratzen dena.[1] Bere joko azkarragatik "Higgins urakana" ezizena jaso zuen, Hurricane Higgins, eta bere ospe eta karismagatik ere ezaguna izan zen. Snooker billarrak 1980ko hamarkadan Erresuma Batuko telebistan izan zuen arrakastaren funtsezko protagonista eta faktore gisa hartu ohi da.[2]
Kirol ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Higgins 1971n bihurtu zen profesional eta 1972an Munduko Snooker Txapelketa irabazi zuen, John Spencer 37-31 garaituz, 22 urterekin, artean, etxebizitza finkorik gabe bizi zela Belfasten.[3]
Munduko Snooker Txapelketaren urrezko aroa hasi zenean, 1976an, beste bi aldiz iritsi finalera: galdu egin zuen Cliff Thorburnekin 1980an eta irabazi 1982ko ekitaldian, Ray Reardonen kontra. Negarrez hartu zuen txapeldunaren kopa alaba eskuetan zuela, eta telebista britainiarreko kiroletako une ikoniko eta gogoangarritzat hartzen du ura.[4] [5]
Higginsek Masters tituluak ere irabazi zituen 1978an eta 1981ean, eta Erresuma Batuko Txapelketa 1983an; bere beste garaipen nagusienak horiek direlarik.
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere bizimodua nahasia izan zen oso. Egunean 60 zigarro erretzera iritsi zen, ludopatia izan zuen, alkoholarekin arazo asko izan zituen, eta kokaina eta marihuana kontsumitu zituela onartu zuen.[6][7] Bi ezkontza izan zituen eta biak dibortzioan amaitu ziren. Beste neskalagun batek hiru labankada eman zizkion etxeko eztabaida batean.[8]
1986an 12.000 liberako isuna eta bost txapelketatarako debekua ezarri zioten antolakuntzako langile bat burukadaz jo ondoren. 1990ean debeku luzeagoa jaso zuen, beste langile bati ukabilkada emateagatik, eta Dennis Taylor jokalariari tiro egitea mehatxu egiteagatik.[9][10] Lehiaketa batean soinean pistola zeramala ibili zela izan zen zurrumurrua behin.[3]
Eztarriko minbizia diagnostikatu zioten 1998an, eta horren ondorengo beste konplikazio batzuengatik hil zen, Belfasteko etxean, 2010eko uztailaren 24an, 61 urte zituela.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Alex Higgins» artikulutik itzulia izan da, 2025-04-04 data duen 1283910843 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2025-04-04 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- ↑ Boyle, Simon. (24 July 2010). «Alex 'Hurricane' Higgins dies, aged 61» The Daily Telegraph (London).
- ↑ Weber, Bruce. (31 July 2010). «Alex Higgins, the Bombastic 'People's Champion' of Pro Snooker, Dies at 61» The New York Times.
- ↑ a b Al-Samarrai, Riath. (2020-07-10). «The Jekyll and Hyde life of 'The Hurricane' Alex Higgins» Mail Online (kontsulta data: 2025-04-05).
- ↑ Hartrick, David. (25 January 2016). «How Alex Higgins rode the Hurricane to produce one of snooker's greatest breaks» The Guardian.
- ↑ (Ingelesez) Foley, Billy. (15 May 2021). «TV Review: Alex Higgins was the ultimate television box office» The Irish News.
- ↑ «Where are they now?» BBC Sport 24 July 2010.
- ↑ «Hurricane warning» Independent.ie 19 October 2002.
- ↑ (Ingelesez) McGarrigle, Heather. (27 July 2010). «Alex Higgins: The women Hurricane blew hot and cold with» Belfast Telegraph ISSN 0307-1235..
- ↑ (Ingelesez) Marsden, Jean. (30 July 2010). «Hurricane Higgins used to live in Cuffley» Hertfordshire Mercury.
- ↑ (Ingelesez) Wallace, Arminta. (11 February 2017). «From the archive: Master tailor on cue for a hurricane (Published: June 19th, 1982. Photograph by Peter Thursfield)» The Irish Times.