Edukira joan

Alex Manoogian

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alex Manoogian

presidentea

1953 - 1989
← Arshag Karagheusian (en) Itzuli - Louise Manoogian Simone (en) Itzuli →
Bizitza
JaiotzaSmyrna (en) Itzuli, 1901eko ekainaren 28a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Armenia  (1994 -
BizilekuaAmeriketako Estatu Batuak
Detroit
Talde etnikoaArmeniarra
HeriotzaDetroit, 1996ko uztailaren 10a (95 urte)
Hobiratze lekuaMother See of Holy Etchmiadzin (en) Itzuli
Woodlawn Cemetery (en) Itzuli
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpertsona publikoa, ekintzailea, asmatzailea eta ingeniaria
Enplegatzailea(k)Masco (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaArmeniar Borondate Oneko Elkarte Orokorra

Find a Grave: 26052968 Edit the value on Wikidata

Alexander "Alex" Manoogian (armenieraz: Ալեք Մանուկեան; Kasaba, Otomandar Inperioa, 1901eko ekainaren 28a - Detroit, AEB, 1996ko uztailaren 10a) armeniar industria-ingeniaria, enpresaburua eta filantropoa izan zen. Bere ibilbidearen zatirik handiena Detroiten (Michigan) egin zuen.

Masco Corporationen sortzailea izan zen.[1] 1954an Delta txorrota patentatu eta merkaturatu zuen, boladun balbula zuen arandelarik gabeko lehen iturria.

Berak eta bere emazte Mariek Detroit hiriari eman zioten euren etxea, gaur egun Detroiteko alkatearen egoitza ofizial gisa erabiltzen dena. Tokiko unibertsitateei dohaintzak egiteaz gain, manoogiarrek diru kopuru handiak eman zizkieten Armeniako diasporako elizei, hezkuntza erakundeei eta ongintzako erakundeei, beren kultura gorde eta jarrai zezaten.

Lehen urteak eta emigrazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Manoogian etxea, Detroit, Michigan.

Manoogin 1901ean jaio zen, Kasaban, Esmirnatik hurbil, garai hartan Otomandar inperioaren barruan zegoena.[2][3]

Gurasoak Tagvor eta Taguhi Manoogian ziren. Bere aita ale satzailea zen. Semea Esmirnako armeniar eskoletara joan zen.

1915ean, Armeniar genozidioan, Manoogianek eta bere familiak ihes egin zuten Grezian barrena. Ondoren, Alex Kanadan kokatu zen.[4] 1920an Estatu Batuetara emigratu zuen eta Bridgeport-en (Connecticut) ezarri zen. Makinista lanetan hasi zen. Rhode Island eta Massachusetts-en ere lan egin zuen denboraldi labur batez.[5]

Manoogian eta bere familia Detroitera (Michigan) joan ziren 1924an, auto-industria indartsuak erakarrita. Esperientzia lortu ondoren, 1929an Masco Screw Company sortu zuen, geroago Masco Corporation izenez ezaguna. 1936en, Depresio Handiaren erdian, Manoogianek Masco enpresa handitu zuen, New Yorkeko Burtsan kotizatzeraino.

Manoogianek Delta txorrota birdiseinatu eta ekoiztu zuen, eta irabazi handiak eduki zituen horregatik. 1995ean bere enpresak 3.000 milioi dolarreko salmentak zituen eta txorroten merkatu nazionalaren %38 kontrolatzen zuen.[6]

Bizitza pertsonala eta heriotza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marie Tatianekin (1902–1993) ezkondu zen, hau ere armeniar etorkina. Haien alaba Louise Manoogian Simonek (1933–2019) ordezkatu zuen AGBUko presidente gisa. Euren seme Richard A. Manoogian (1936) Masco enpresako kontseilari delegatua izan zen.

St. John Armeniar eliza, Detroit. 1960ko hamarkadan diru asko eman zion Manoogianek.

Manoogianek eskuzabaltasunez lagundu zituen karitatezko erakundeak eta hezkuntza-erakundeak, batez ere Armeniako Batasun Onbera Orokorra (AGBU). Aitorpen gisa 1970ean erakunde hartako Biziarteko Presidente eta 1989an Ohorezko Biziarteko presidente aukeratu zuten.[6] Vartango Zaldunetan ere aritu zen; 1940an erakunde hartako Avak Sparapet (Komandante Nazionala) hautatu zuten.

1968an Alex eta Marie Manoogian Kultur Funtsa sortu zuen. Funtsak milioi bat dolarreko zuzkidura du, eta diru hori erabiltzen du Armeniako literatura itzultzeko eta mundu osoan argitaratzeko eta Armeniako kultura-materiala bultzatzeko.

AGBUren bidez manoogiarrek armeniarrentzako eskolak finantzatu zituzten hainbat lekutan: Southfielden, Michiganen; Los Angelesen, Kalifornian; Buenos Airesen, Argentinan; Sydneyn, Australian; Beiruten, Libanon; Zahlen, Libanon; Egipton; Teheranen, Iranen; Montrealen, Quebecen; Toronton, Ontarion; eta Montevideon, Uruguain.

Manoogianek armeniar eliza, zentro kultural, armeniar ikasketetarako unibertsitate katedra eta mundu osoko museo ugari ere finantzatu zituen. Dohaintza eskuzabala egin zion Detroiteko Wayne State Unibertsitateari.[6]

Alex eta Marie Manoogianen Altxorraren Museoa (1982), Baghdasar Arzoumanian arkitektoak diseinatua.
  • 1993 - Alex Manoogian Armeniako heroi nazionala eta Armeniako herritarra izendatu zuen Levon Ter Petrosian presidenteak.[6]
  • 2007 - Armeniako gobernuak eta Armeniako Eliza Apostolikoak gonbidatuta, Marie eta Alex Manoogianen gorpuzkiak Etchmiadzin Santuaren lurretara eraman ziren, eta Altxorraren Museoaren aurrean ipini ziren. Aldaketa Estatu ohoreekin egin zen.
Manoogianen estatua, Azerbaijanek suntsitua Stepanakert konkistatu ondore

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]