Alex Pretti erailtzea
| Alex Pretti erailtzea | |
|---|---|
![]() | |
| Mota | poliziak tirokatua hilda tiroketa heriotza erregistratua |
| Data | 2026ko urtarrilaren 24a (09:05. Erdialdeko Ordu Estandarra, UTC−06:00) |
| Kokaleku | Nicollet etorbidea |
| Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
| Koordenatuak | 44°57′18″N 93°16′41″W / 44.955°N 93.27797°W |
| Biktima | Alex Pretti (giza hilketaren biktima, tiroketaren biktima) |
| Pertsona hilak | 1 |
| Pertsona zaurituak | 0 |
| Nork ikertua | Ameriketako Estatu Batuetako Justizia Saila eta Minnesotako Atxiloketa Kriminalaren Bulegoa |
| Erantzule | Jesus Ochoa (tirogile) Raymundo Gutierrez |
| Arma | pistola erdiautomatikoa suzko arma motza |
| Multimedia | |
| Beste batzuk | |
| Tiroketa | 10 |
Alex Jeffrey Pretti 37 urteko Zainketa Intentsiboetako Unitateko estatubatuar erizain bat zen[1][2], Ameriketako Estatu Batuetako Mugazain Patruilak 2026ko urtarrilaren 24an erail zuena, Minnesotako Minneapolis hirian. Erailketa Metro Surge Operazioaren baitan gertatu zen, AEBko zerbitzu federalek immigrazioaren aurka martxan jarritako kanpaina, urtarrilaren 7an Renée Good erail eta gero.
Gertaeraren bideo grabaketek Pretti bere telefonoarekin agenteak filmatzen eta trafikoa zuzentzen erakusten dute. Pretti agente baten eta horrek bultzatutako emakume baten artean jarri zen, emakumea besarkatuz[3]. Ondoren, sei agente federalek piper-gasarekin busti, lurrera bota, tiro egin eta hil egin zuten[4][5]. Oinezko batek grabatu eta Reuters eta The Wall Street Journal egunkariek egiaztatu zuten bideo batean, agente batek pistola bat atera zuela eta beste agente batek tiro egin baino segundo bat lehenago Prettirengandik urrundu zela ikus daiteke[6]. The Guardian egunkariaren arabera, Prettik arma bat eramateko legezko baimena bazuen ere, ikusgai dauden bideoek ez dute erakusten berak armarik hartu zuenik[7]. Bideo frogak berrikustean, Reuters eta The New York Times egunkariek ondorioztatu zutenez, eraitsia izan baino lehen sakelako telefono bati eusten zion, ez arma bati. Agenteek gutxienez hamar aldiz egin zioten tiro, lurrean zegoela.
Tiroketak AEBetako immigrazio indarren aurkako protesta zibilak bizkortu zituen, bai hirian, bai herrialdean[8]. Renée Gooden kasuan bezala, gobernu federalak tiroketa gertatu zen lekura sartzea debekatu zien estatuko ikertzaileei[9].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Fatal shooting in Minneapolis renews protests; video raises questions about DHS account» The Washington Post 2026-01-24 ISSN 0190-8286. (kontsulta data: 2026-01-25).
- ↑ (Ingelesez) «Man fatally shot by US agents was ICU nurse focused on veterans' healthcare» NZ Herald (kontsulta data: 2026-01-25).
- ↑ (Ingelesez) «Minneapolis shooting: What we know about death of Alex Pretti» www.bbc.com 2026-01-25 (kontsulta data: 2026-01-25).
- ↑ (Ingelesez) Nguyen, Alex; Lanard, Noah. «Video contradicts Trump administration account of Minneapolis killing» Mother Jones (kontsulta data: 2026-01-25).
- ↑ Drop Site News. (2026-01-24). Slowed Down Analysis of the Execution of Alex Pretti. (kontsulta data: 2026-01-25).
- ↑ (Ingelesez) Scott, Brenna T. Smith, Jack Gillum, Belle Cushing and Emma. (2026-01-25). «Videos Contradict U.S. Account of Minneapolis Shooting by Federal Agents» The Wall Street Journal (kontsulta data: 2026-01-25).
- ↑ (Ingelesez) Mackey, Robert. (2026-01-25). «Video contradicts Trump’s claim man killed in Minneapolis was a ‘gunman’» The Guardian ISSN 0261-3077. (kontsulta data: 2026-01-25).
- ↑ (Ingelesez) Amatulli, Jenna; Simmonds, Charlotte. (2026-01-25). «Large protests spread across US after Alex Pretti fatally shot by federal agents» The Guardian ISSN 0261-3077. (kontsulta data: 2026-01-25).
- ↑ (Ingelesez) «Despite having warrant, BCA denied access to scene where federal agents shot, killed man in south Minneapolis» kare11.com 2026-01-24 (kontsulta data: 2026-01-25).
