Edukira joan

Alex Wyllie

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alex Wyllie
Bizitza
JaiotzaChristchurch1944ko abuztuaren 30a
Herrialdea Zeelanda Berria
HeriotzaPicton (en) Itzuli2025eko martxoaren 22a (80 urte)
Hezkuntza
HeziketaSt Andrew's College (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakhamabosteko errugbilaria eta hamabosteko errugbi entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J P
Zeelanda Berriko errugbi selekzioa1970eko ekainaren 14a-1973ko irailaren 15a
40
42
 
Posizio edo espezialitateahirugarren lerroko hegala
Pisua102 kilogramo
Altuera185 zentimetro
Jasotako sariak

Alexander John "Grizz" Wyllie (Christchurch, 1944ko abuztuaren 30aPicton, 2025eko martxoaren 22a) zeelandaberritar hamabosteko errugbilari eta entrenatzailea izan zen hirugarren lerroko postuan aritzen zena.

Bere jokalari ibilbidea Glenmark Rugby Club-en hasi zuen. 1964tik 1979ra, 210 partida jokatu zituen probintziako txapelketan Canterbury Rugby Football Clubekin, eta ehun bat aldiz izan zen kapitaina. Taldeak Ranfurly Shield irabazi zuen 1969 eta 1972an.

1970ean Zeelanda Berriko errugbi selekzioarekin debutatu zuen Hegoafrikara egindako biran. 1973ra arte hamaika partida jokatu zituen selekzioarekin eta bi aldiz izan zen kapitaina.

1982an Canterburyko entrenatzaile izendatu zuten eta 1986an Zeelanda Berriko hautatzaile eta 1987ko Munduko Errugbi Txapelketan Brian Lochore entrenatzailearen laguntzaileetako bat izan zen. 1988an All Blackseko entrenatzaile izendatu zuten. 1991ko Munduko Errugbi Txapelketan porrot egin ondoren dimisioa eman zuen eta 1999an Argentinako errugbi selekzioko entrenatzaile izendatu zuten.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Former All Black and coach Alex ‘Grizz’ Wyllie dies» RNZ 2025-3-23 (kontsulta data: 2025-3-23).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]