Alexa Demie

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alexa Demie

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAlexa Demie Wilson-Vanerstrom
JaiotzaLos Angeles1990eko abenduaren 11 (33 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoamexikar estatubatuarra
Lehen hizkuntzaestatubatuar ingelesa
Hezkuntza
HeziketaJohn Marshall High School (en) Itzuli
Hizkuntzakestatubatuar ingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, abeslaria, film-zuzendaria, kantugilea eta zinema aktorea

alexademie.com
IMDB: nm7051533 Rottentomatoes: celebrity/alexa_demie_2 Metacritic: person/alexa-demie
Twitter: AlexaDemie Instagram: alexademie Souncloud: alexademie Spotify: 1PYFnGzRyiJNND0r6UgNSg iTunes: 1142344040 Musicbrainz: f8533c26-1f02-4bf7-8538-bd645b21ff44 Edit the value on Wikidata

Alexa Demie (Los Angeles, Kalifornia, Estatu Batuak, 1990eko abenduak 11)[1] mexikar jatorriko antzezlari eta abeslari estatubatuarra da. HBOko Euphoria telesailean Maddy Pérez-en rola antzezteagatik famatua egin zen. 2016an estreinatu zen telebistan Ray Donovan telesailean.

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alexa Los Angelesen jaio zen, Kalifornian. Haurtzaroaren zati handi bat Atwater Village auzoan eman zuen, eta bere familia Rose Mendez amak, Mexikoko nazionalitatea zuen makillatzaile batek, Scott Wilson Vanerstrom aitak eta Falize Rome arrebak osatzen dute. Bere aitona Dennis Wilson da, musikaria eta The Beach Boys taldeko kidea da.

Zortzi urte zituenetik, batez ere bere amarekin hazi zen, baina aitarekin harreman ona duela adierazi du sarritan. 2019an, izena legez aldatu eta Alexa Demie izatera pasa zen.

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013an, Alexa Demie Azealia Banks-en eta Pharrell Williams-en «ATM Jam» abestiaren bideoklipeko protagonista izan zan. Hiru urte geroago, 2016an estreinatu zen telebistan aktore gonbidatu gisa, Showtime kateko Ray Donovan telesailean. 2017an Dave McCary-ren Brigsby Bear filmeko protagonista izan zen, eta hurrengo urtean Jonah Hill-en Mid90s zintan eta Netflixeko Love telesailean parte hartu zuen.[2]

Gia Coppolaren Mainstream filmean lan egin ondoren, The OA zientzia-fikziozko telesailean parte hartu zuen. 2019an, Trey Edward Shults-en Waves filmeko protagonista izan zan, eta telebistan lehen paper garrantzitsua izan zuen, Maddy Perez-en rola antzeztu zuen Euphoria telesail dramatikoan, Zendaya eta Maude Apatow-rekin batera.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Montoya, Leydy. (2022-01-24). «Alexa Demie» Historia y biografía de (Noiz kontsultatua: 2023-01-11).
  2. Love (TV Series 2016–2018) - IMDb. (Noiz kontsultatua: 2022-06-06).
  3. (Gaztelaniaz) González, Corina. (2022-02-27). «5 cosas que no conocías de Alexa Demie, 'Maddy' en 'Euphoria'» Diario AS (Noiz kontsultatua: 2022-06-06).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]