Alexamenosen grafitoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alexamenosen grafitoa

Alexamenosen grafitoa Antzinako Erroman aurkitutako grafito bat da. 1856an, pretoriar guardiak Erromako jauregi inperialen hondakinetan erabilitako geletako horma batean, inskripzio bat aurkitu zen. Bertan, asto bat eskegita duen gurutze bat agertzen da. Aurrean, gurutzeari begira dagoen gizon bat dago, besoak zabalik. Greziar idazkun batek dio αλεξαμενοϲ ϲεβετε θεον "Alexámenos sebete Theón", "Alexamenosek Jainkoa gurtzen du"[1].

Datazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uste denez, jauregiko grafitoa, Marko Aurelio enperadorearen egunetakoa da, 161-180 urte bitartekoa. Baina batzuk, Alexandro Severoren erregealdian datatu dute, 222-235 urte bitartean.

Interpretazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

J. M. Blazquez irakasleak dioenez, "Gurutzearen presentziak kristauen aurkako iseka dela adierazten du. Hedatuta zegoen juduek asto baten burua denbora batez gurtu izanaren salaketa, Flavio Josefok ere kontatzen duenez"[2].

Garai hartan kristautasunaren aurkako antzeko isekak zeudela ikusita, aditu gehienek uste izan dute grafito hori kristauen aurkako blasfemia izango zela. Tertuliano idazle kristauak, bere Apologetikan, hau idatzi zuen: "Gure Jainkoaren irudikapen oso berri bat argitaratu da hiri honetan, pizti basatiak hondarrean baretzeko kontrataturiko gaizkile batek hasi zuena. Berak marrazki bat zabaldu zuen inskripzio honekin: 'Onokoites, kristauen jainkoa'. Irudiak asto baten belarriak zituen, oin bat hautsita zuen, toga batekin jantzita zegoen eta liburu bat zeraman soinean". Era berean, Minuzio Felix abokatu eta apologista kristauak hau baieztatzen du Zezilio oposiziogile jentila aipatzean, kristauek asto buru bat gurtzen zutela salatzen zuena[3].

Interpretazio honen aldeko beste puntu bat, gurutzean Kristoren irudikapen zaharrenetako batzuk, denbora luzez, Kristo biluzia irudikatzea saihestu zutela da, eta tunika batekin jantzita aurkezten dute. Ohitura horrek IX. mendera arte jarraitu zuen. Alexamenosen grafitoak, hain zuzen ere, gurutziltzatutakoa soineko batekin erakusten du, biktimak biluzteko erromatar ohituraren aurkakoa. Gurutze kristau baten aipamena izango litzatekeenaren beste aipamen bat, batzuek, euren trazuetan gurutze immissa bat ikusi dutela da, erromatar gurutze tipikoez bestelako zerbait, baina tradizio kristauan dagoena.

Beste batzuek, Alexamenosen grafitoa, gurtzaile gnostiko baten aurkako iseka bezala interpretatu dute, eta hasiera batean garai horretakoa bezala datatutako hematita zigilu batean oinarritzen dira, epigrafia gnostikoarekin, Orfeo Baltikoa deitua. Hasieran, kristau irudi bezala sailkatua izan zen, eta, beraz, Kristoren lehen irudikapenetako bat izango zen gurutzean[4]; 1920ko hamarkadaz geroztik, identifikazio hori zalantzan jarri zen, beste gurtza mistiko batzuk irudikatu zitzakeelakoan, hala nola, orfismoa, edo flamen Divi Iuliiaren elementu sinbolikoak (Julio Zesarren gurtzari eskainitako apaiza, jainkotua).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Squire, Michael. (2015-12-22). Sight and the Ancient Senses. Routledge ISBN 978-1-317-51538-8. (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
  2. Martínez, José María Blázquez. (1995). «La reacción pagana ante el cristianismo» Cristianismo primitivo y religiones mistéricas, 1995, ISBN 84-376-1346-9, págs. 157-188 (Cátedra): 157–188. ISBN 978-84-376-1346-8. (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
  3. «Minucio Félix - Enciclopedia Católica» ec.aciprensa.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
  4. Schiller, Gertrud.. Iconography of Christian art. (First American edition. argitaraldia) ISBN 0-8212-0365-7. PMC 237920. (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]