Edukira joan

Alexander Bustamante

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alexander Bustamante


1. Jamaikako Lehen Ministroa

1962ko apirilaren 29a - 1967ko otsailaren 23a - Donald Sangster
2. Premier of Jamaica (en) Itzuli

1953ko maiatzaren 5a - 1955eko otsailaren 2a
Norman Manley
Erresuma Batuko Kontseilu Pribatuko kidea

Bizitza
JaiotzaHanover, 1884ko otsailaren 24a
Herrialdea Jamaika
HeriotzaSaint Andrew Parish (en) Itzuli, 1977ko abuztuaren 6a (93 urte)
Hobiratze lekuaNational Heroes Park (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Gladys Bustamante (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaCalifornia State University, Fresno (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta dietista-nutrizionista
Jasotako sariak
Ideologia eta sinesmenak
Alderdi politikoa Jamaikako Alderdi Laborista

Find a Grave: 9323377 Edit the value on Wikidata

William Alexander Clarke Bustamante (Hanover, Jamaika, 1884ko otsailaren 24aSaint Andrew, 1977ko abuztuaren 6a) jamaikar sindikalista eta politikaria izan zen. Jamaikako lehen ministroa izan zen 1962tik 1967ra.

Clarke izan zen bere jaiotze abizena eta 1944an Bustamanterengatik legez aldatu zuen. 1905ean Kubara joan zen lanera eta Jamaikara itzuli zen modu iraunkorrean hogeita hamar urte geroago.

Gobernu kolonialaren aurkako ekintzaile bihurtu zen, eta sindikatuetan inplikatu zen. 1937an Jamaikako Langileen Sindikatuko diruzain aukeratu zuten eta 1938ko grebetan parte hartu ondoren, 1940an espetxeratu zuten. 1943an askatu zuten eta urte horretan Jamaikako Alderdi Laborista sortu zuen. Aurretik, bere lehengusu Norman Manleyk sortutako Herriaren Alderdi Nazionaleko kide izan zen.

1944ko eta 1949ko hauteskundeak irabazi zituen, oraindik garai kolonialean. 1955eko eta 1959ko hauteskundeak Norman Manleyk irabazi zituen.

Bustamante, hasieran, Mendebaldeko Indietako Federazioaren aldekoa izan zen, baina geroago aurka agertu zen. 1961ean Jamaikak erreferendumean Federaziotik irtetea onartu zuen eta 1962ko abuztuan independentzia lortu zuen Bustamante lehen ministro zela.

1963an Rastafari mugimenduaren errepresioa agindu zuen. 1965ean bihotzekoa izan zuen eta 1967ko hauteskundeetan garaitu ondoren Donald Sangsterri eman zion lehen ministro kargua.