Alexander Cumming

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alexander Cumming

Bizitza
JaiotzaEdinburgo, 1733
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
HeriotzaLondres eta Pentonville (en) Itzuli1814ko martxoaren 8a (80/81 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakasmatzailea, musika instrumentuen egilea, ingeniaria, matematikaria eta erlojugilea
Lantokia(k)Edinburgo eta Londres
Jasotako sariak
KidetzaEdinburgoko Errege-elkartea
Cummingek 1775eko S-tranpa duen balbula-armairuaren patenteak komun modernoaren oinarriak ezarri zituen.

Alexander Cumming, askotan Cumming izenez ere ezaguna (Edinburgon, 1733an-Pentonville (Londres), 1814ko martxoaren 8a),[1] erlojugile, organogile eta asmatzaile eskoziarra izan zen. Komunaren diseinu bat patentatu zuen lehen asmatzailea izan zen.[2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cumming matematikari, mekanikari eta erlojugile bat izan zen. Ordulariei eta haien mekanismoei buruzkoak, gurdi-gurpilek hainbat formatako hagunekin bideetan duten eraginari buruzkoak eta grabitatearen eraginari buruzko liburuak idatzi zituen. 1779an epaile bihurtu zen eta 1783an Edinburgoko Royal Societyko kide egin zen.[1]

Komunaren asmakizuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun ere erabiltzen den S itxurako hodien diseinuak U eta J. formako beste aldaketa batzuekin partekatzen du erabilera. S formako kurba Alexander Cumming-ek asmatu zuen 1775ean, zisternetako usain desatseginak isolatzeko eta, horrela, etxebizitzetan ez geratzeko. Bere komunak egiten zituen instalazio batzuk sortu zituen Bond Streeten, Londresen.

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Elements of Clock and Watch Work Adapted to Practice (1766).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]