Alexander Isak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alexander Isak

Bizitza
JaiotzaSolna1999ko irailaren 21a (24 urte)
Herrialdea Suedia
Lehen hizkuntzasuediera
Hezkuntza
Hizkuntzaksuediera
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
AIK Fotboll2016 / 20172410
Borussia Dortmund2017 / 201950
Suediako futbol selekzio nazionala2017 / 4210
Real Sociedad2019 / 2022ko abuztua10533
Willem II2019 / 20191613
Newcastle United Football Club2022ko abuztua / 3820
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria
Kirol zenbakia14
Pisua70 kilogramo
Altuera192 zentimetro
Jasotako sariak

IMDB: nm11686914 FIFA: 201449682 UEFA: 250089868 Edit the value on Wikidata

Alexander Isak (Solna, Stockholm, Suedia, 1999ko irailaren 21a) Eritreako jatorria duen suediar futbol jokalaria da, aurrelari postuan jokatzen duena.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

AIK Solna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Solnan (Suedia) jaioa eta hezia, sei urterekin bihurtu zen futbolari eta bere lehen urteak AIK Fotboll taldeko behe-kategorietan burutu zituen. 2005-2016 urteen artean aritu zen talde honetan, eta 2016ko otsailaren 18an bere debut profesionala egin zuen, 16 urterekin. Urte hartan gol bat sartu zuen eta AIK Solnako goi-mailako taldean gol bat sartzen zuen futbolari gazteena izan zen. Denboraldi hartan, 24 partidu jokatu zituen, 10 gol sartuz.

Borussia Dortmund eta Willem II[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017ko urtarrilean Borussia Dortmund talde alemaniarrak erosi zuen. Hasieran, behe-kategoriako taldean izan zen jokalari, baina urte hartako martxoan partidu batez lehen-mailako taldera jauzi egin zuen. Hala ere, 2018 arte ez zen berriz lehen taldera itzuli eta 5 partidu soilik jokatu zituen.


2019. urtean Willem II taldera joan zen urtebetez.

Real Sociedad[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019ko ekainean Real Sociedad taldeak Isak erosi zuen, 2024 arte. 2022an Newcastle United taldeak fitxatu zuen 70 milioi euroren truke.

Estatistikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kluba Urtea Partida(k) Gola(k) Asistentzia (k)
AIK Solna 2016-2017 29 13 1
Borussia Dortmund II 2017-2018 12 5 2
Borussia Dortmund 2017-2019 13 1 1
Willem II 2019 18 14 7
Real Sociedad 2019-2022 132 44 5

Selekzio nazionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Suediako selekzioaren jokalaria da, 2017. urtetik. Bere lehen bi partidak Boli Kostaren eta Eslovakiaren aurka izan ziren, eta azken partida honetan gol bat sartu zuen. Horrela, suediar selekzioarekin gol bat sartzen duen jokalari gazteena bihurtu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]