Alexander Koltxak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Alexander Koltxak
Bizitza
Jaiotza San Petersburgo1874ko azaroaren 16
Herrialdea  Errusiar Inperioa
Heriotza Irkutsk1920ko otsailaren 7 (45 urte)
Heriotza modua fusilamendua
Lanbidea
Lanbidea politikaria, esploratzailea, ofiziala eta ozeanografoa
Lantokia(k) Omsk
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Gatazka Errusia-Japonia Gerra
Lehen Mundu Gerra
Errusiako Gerra Zibila
Aleksandr Kolchak Signature.svg

Alexander Vasilievitx Koltxak (errusieraz: Алекса́ндр Васи́льевич Колча́к; San Petersburgo, 1874ko azaroaren 16aIrkutsk, 1920ko otsailaren 7a) errusiar ozeanografo, itsas armadako almirante eta politikaria izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparburuaren inguruko lurraldeetan barrena bidaiak egin ondoren, Errusiako guda-ontzidiaren gidari izan zen Baltikoan eta Itsaso Beltzean, Lehen Mundu Gerran. 1917an Estatu Batuetara jo eta boltxebikeen aurkako borrokarako prestatu zen. Urtebete geroago eta aliatuen laguntzarekin, errusiar gobernu bat antolatu zuen Omsken. Aliatuen gudarosteak buruzagi izendatu zuten Koltxak eta Moskuren aurkako ekinaldiak aurrera eraman zituen 150.000 soldadu zituela. Garaipen batzuen ondoren gainbehera egin zuen Koltxaken gudarosteak eta atzera egin behar izan zuen komunistek Omsk setiatzen zuten artean. Irkutsk hirian hartu zuen babesa, baina boltxebikeek, mentxebikeek lagundurik, preso hartu eta fusilatu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alexander Koltxak Aldatu lotura Wikidatan