Alexander R. Todd

Wikipedia, Entziklopedia askea

Alexander Robertus Todd (Glasgow, Eskozia, 1907ko urriaren 2a - Oakington, Cambridgeshire, 1997ko urtarrilaren 10a) eskoziar biokimikaria izan zen.

Biografia

1944-1971 urteetan Cambridgeko Unibertsitateko Kimika Organiko saileko irakaslea izan zen, eta E eta B1 bitaminen sintesia egin zuen. 1955. urtean B12 bitaminaren edukia aurkitu zuen eta entzimei buruzko ikerketa sakonak egin zituen. 1957. urtean Kimikako Nobel saria eskuratu zuen.

Erreferentziak