Alexander Sutherland Neill

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alexander Sutherland Neill

eskola zuzendari

Bizitza
JaiotzaForfar1883ko urriaren 17a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaAldeburgh (en) Itzuli1973ko irailaren 23a (89 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Ena May Neill (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaEdinburgheko Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpedagogoa, saiakeragilea, psikologoa, kazetaria eta filosofoa
Enplegatzailea(k)Summerhill eskola
Lan nabarmenak

summerhillschool.co.uk…
IMDB: nm0624723 iTunes: 366124855 Musicbrainz: 48c6ee50-1896-4e56-b5ea-aa07c4163af5 Edit the value on Wikidata

Alexander Sutherland Neill edo A. S. Neill (Forfar, Eskozia, 1883ko urriaren 17a - Aldeburgh, Ingalaterra, 1973ko irailaren 23a) eskoziar hezitzaile bat izan zen, ospetsua Summerhill eskola sortzeagatik, non autoritarismorik eza eta ikasleen erabateko askatasuna aplikatu zituen, gizakiak berez onak eta zoriona bilatu behar dela printzipioetan oinarrituz. Bere pentsamendu eta jardueran Sigmund Freud, Wilhelm Reich eta Homer Lane pertsonaiek izan zuten eragina.

Alexander Sutherland Neill 1883. urteko urriaren 17an jaio zen, Eskoziako Forfar herrixkan, herri horretan eman zituen bere bizitzako lehenengo urteak.

"A Dominie ´s Log" liburuan haurtzaro goibel eta atsekabetuta igaro zuela esaten du.. 14 urte zituela lanean hasi zen Edinburgoko bulegari baten laguntzaile bezala lan egiten . Izan ere, oso interes gutxi jartzen zuen eskoletan. Aita eskola irakaslea zen, eta horrek gero eragin handia izan zuen Neill-engan. Aitak ez zituen haurrak gustuko, eta uneoro zigortzen zuen Neill. Horrek guztiak eragin handia izan zuen hark garatutako pedagogia ereduan.

Dena den, 25 urte zituela, berriro jarri zen harremanetan hezkuntza munduarekin, eta Edinburgoko Unibertsitatean Kimika eta Filosofia Naturala ikasten hasi zen. Urtebete egin ondoren bertan erabiltzen zen metodoa gustukoa ez zuenez, Ingelesa eta Historia ikasten hasi zen.

Ondoren, kazetaritza lanak egin eta gero, Eskoziako herrixka bateko eskolako zuzendari lanak betetzen eta heziketa gaiei buruz idazten hasi zen. Horrela, bere lehen liburua argitaratu zuen: "A Dominie ´s Log"

Aurrerantzean Ingalaterran entzutetsu bihurtzen hasi zen, are gehiago 1921.urtean Summerhillgo eskola-barnetegia sortu eta gero. Eskola hori Leiston herrian kokatu zuen, Londrestik 165 kilometrotara. 5 urtetik 15 era bitarteko haurrak hartzen zituen.  Neill-ek 37 urte zituen orduan. Ordurako bere liburu eta idatziek eduki zuten eragina zela-eta, hezkuntzan teoriko erradikaltzat hartzen zuten.

Handik aurrera, Neill eta Summerhill batera joango dira, eta oso zaila izango da bata bestea gabe ulertzea.

Eskola horretan jarri zuen praktikan Neillek bere hezkuntzaren ikuspegia, eta oso ospetsu bilakatu zen Ingalaterran 1930 eko hamarkadan. Hala eta guztiz ere, Summerhill-ek hezkuntza modernoan izan duen eragina beti egongo da desorekan bertatik pasatako haur kopuruarekin alderatzen badugu: eskolaren historia osoan ez ziren bertan ibili seiehun ikasle baino gehiago.

Neill 1973 . urteko irailaren 22 an zendu zen Alderburg herrian, Eskozian bertan, 89 urterekin.

Ondoren, haren emazteak hartu zuen eskolaren ardura eta 1985 etik aurrera bere alabak.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

13 anai arrebetan laugarren eta irakasle tradizional baten semea, Neill aitari laguntzen aritu zen irakasle lanetan. Edinburgoko Unibertsitatean graduatu ondoren, esperientzia pedagogiko berritzaileak ezagutu zituen: delikuente gazteentzako Little Commonwealth, Homer Lanek sortua, eta Alemaniako Dresde hirian Neue Schule mugimenduko eskola batean, geroko Summerhill eskolako abiapuntua izango zena. 1923 urtean Ingalaterrako Lyme Regisen Summerhill izeneko etxean eskola sortu zuten. Egun ere lanean diharduen eskola honetan bizitako esperientzien gainean liburu ugari idatzi zituen. 1973 urtean hil zenean, Ena bere emazteak hartu zuen Summerhill eskola zuzentzearen ardura. 1985 urtetik Zoe Neill Readhead alabak kudeatzen du.