Alexander von Kluck

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alexander von Kluck

Bizitza
JaiotzaMünster1846ko maiatzaren 20a
Herrialdea Alemania
HeriotzaBerlin1934ko urriaren 19a (88 urte)
Hobiratze lekuaSüdwestkirchhof Stahnsdorf (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakofizierra
Jasotako sariak
KidetzaBonner Burschenschaft Germania (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Adar militarraPrussian Army (en) Itzuli
Graduacolonel general (en) Itzuli
jeneral
Parte hartutako gatazkakAustria-Prusia Gerra
Frantzia-Prusia Gerra
Lehen Mundu Gerra

Find a Grave: 49076763 Edit the value on Wikidata

Alexander Heinrich Rudolph von Kluck (1846ko maiatzaren 20a - 1934ko urriaren 19a) alemaniar jeneral bat izan zen Lehen Mundu Gerran.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kluck Münsterren ( Westfalia ) jaio zen, 1846ko maiatzaren 20an. Karl von Kluck arkitektoaren eta Elisabethen semea izan zen. [1] Paulinum izeneko eskolan ikasi zuen Münsteren. [2]

1874an Fanny von Donopekin (1850-1938) ezkondu zen; hiru seme eta alaba bat izan zuten.

Karrera militarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prusiako armadan sartu zen 1866ko Austro-Prusiar Gerran parte hartzeko momentu egokienean. 1870an Frantzia-Prusia Gerran ere parte hartu zuen, non Colombey-Neuillyko guduan zauritua izan zen.[3] Gudu honetan erakutsitako ausardiagatik Burdinezko Gurutzea jaso zuen, 2. mailakoa. 1906an Infanteria Jeneral titulua jaso zuen eta 1913an 7. Armada Distritoaren Ikuskatzaile Nagusia egin zuten.

Lehen Mundu Gerra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen Mundu Gerra hasi zenean, Kluck 1. Armadaren agintaria izendatu zuten. Moltkeren Schlieffen Planaren berrikuspenen arabera, 1. Armadak eskuineko hegalaren parte izan behar zuen eta aginduak jarraituz Belgika eta Frantzian zehar zihoan alemaniar dibisioen mendebaldeko hegalaren izkinean kokatu zen. Mendebaldeko hegalaren funtzio nagusia Karl von Bülow jeneralaren 2. armadarekin batera Parisera bideratzea zen, Paris ekialdetik eta mendebaldetik mehatxatzeko.

Mons eta Le Cateaun britainiarren aurka borrokatu ondoren Klucken 1. armadak Lanrezacen 5. armada jarraitu zuen. Hala ere, Parisetik 48 kilometrora zeudenean Bülowek armadak gelditzea agindu zuten eta Klucken laguntza eskatu zuen. Kluckek Bülow baino agresiboagoa zen eta bere 1. armada aurreratu zuen Parisetik 20 kilometrora geratu arte. Abuztuaren 30ean Kluckek ekialdera mugituko zirela erabaki zuen, Schlieffen Plan osoa deseuztatuz. Hala ere, 31an Bülow berriro lagundu behar izan zuen. Mugimendu hau egitean 48 kilometroko zuloa sortu zuen alemaniar armaden artean. Michel-Joseph Manoury frantziar jeneralak zuloaren erdi-erdian kokatuta zeukan bere 6. armada, eta zuloaren sorrera ezagutu zuen irailaren 3an, hegazkinez ikusi zutelako. Hemendik aurrera gertatuko ziren gertaerak gerraren etorkizuna aldatuko zuten.

Irailaren 5ean Maunouryk Klucken ekialdea eraso zuen; honek Marneko guduaren hasiera izan zen. Kluckek erasoa gelditu zuen zuloan bi armada-gorputza jarriz. Irailaren 8an, Franchet D'Espereyren ustekabeko erasoa (Lanrezac ordezkatu zuena) zuloa handiagotu zuen, eta Britaniar Armada Espedizionarioa aurreratu zen barrurantz.

Von Kluckek von Moltke telegrafiatu zuen irailaren 8an, hurrengo egunean garaipen erabakitzailea lortzeko aginduz. [4] Horren ordez, irailaren 9an Hentschek, alemaniar jeneralen egoitzaren ordezkaria Bülow-ren Armadaren egoera oso arriskutsua zela uste zuen eta armada guztien erretiratzea agindu zuen, nahiz eta momentu hartan von Kluckek ia arazo guztiak konpondu izanda ere. [5]

Alemaniarrek berrogeita hamar kilometro Aisne aldera erretiratu ziren. Han frontea hainbat urtez geldituta geratuko zen lubaki-gerran harrapatuta.

Erretiroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1915eko martxoaren amaiera aldera bere tropen posizio aurreratu bat bisitatzen ari zen bitartean metrailaz jo zuten, hanka bat oso larri zaurituz. Gertaera hau gertatu eta handik gutxira Pour le Merite domina jaso zuen. [6] 1916an erretiratzea eskatu zuen eta baimena eman zioten. Bere semea, Egon von Kluck, 1915ko hasieran hil zuten.

Von Kluck jeneralak gerrari buruzko liburu bat idatzi zuen; Führung und Taten der Erste. [7] Baita memoriak ereː Pariseko bidea eta Marneko gudua izenarekin, [8] biak 1920an argitaratu zituen. Alexander von Kluck Berlinen hil zen, 1934ko urrian.

Herri kulturan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Von Klucken izena britainiar armadako abesti batean agertzen zen:

"Kaiser Bill is feeling ill,
The Crown Prince he's gone barmy.
We don't give a fuck for old von Kluck
And all his bleedin' army." .

Euskaratua honelako zerbait izango zenː

"Gilen Kaiserra gaixo sentitzen ari da

Koroaren printzea, hura zoratu da.

von Kluck zaharrak ez gaitu kezkatzen

ezta bere armadak ere."

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Franz Weigl: Unsere Führer im Weltkrieg. Kösel, Kempten 1915. S. 184.
  2. Josef Pieper: Noch wußte es niemand. Autobiographische Aufzeichnungen 1904–1945. Kösel, München 1976. S. 34.
  3. Chisholm, Hugh, (22 Feb. 1866–29 Sept. 1924), Editor of the Encyclopædia Britannica (10th, 11th and 12th editions). Oxford University Press 2007-12-01 (Noiz kontsultatua: 2019-07-23).
  4. Herwig 2009, p263
  5. Senior 2012, p329
  6. Kluck, Alexander H. R. von. .
  7. New International Encyclopedia
  8. The March On Paris And The Battle Of The Marne at www.archive.org