Edukira joan

Alexandra Burke

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alexandra Burke

(2011)
Bizitza
JaiotzaIslington eta Londres Handia, 1988ko abuztuaren 25a (38 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Hezkuntza
HeziketaElizabeth Garrett Anderson School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, aktorea eta musikaria
Genero artistikoapop musika
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaSony Music

alexandraburkeofficial.com
IMDB: nm3165278 Facebook: alexandraburke X.com: alexandramusic Instagram: alexandramusic YouTube: UCQBypmIFLO3ikUSgUmQ1QjA Spotify: 6yZoNdsPrYLviaEOOzbZt8 Last fm: Alexandra+Burke Musicbrainz: ed3d345c-20e1-4c26-8384-427c5ac58c38 Songkick: 2465381 Discogs: 1345337 Allmusic: mn0002113491 Edit the value on Wikidata

Alexandra Imelda Cecilia Ewan Burke, ezagunagoa Alexandra Burke izen artistikoaz (Islington, Londres, Ingalaterra, Britainia Handia, 1988ko abuztuaren 25a) abeslari eta konpositore britainiarra da. 2008 urtean The X Factor (The X Factor UK series 5) telesail britainiarraren bosgarren denboraldia irabazi ostean egin zen ospetsu, eta telesaileko irabazle arrakastatsuenetako bat bihurtu zen. Alexandra Epic Recordsek, RCA Recordsek eta Syco Musicek kontratatu zuten.[1]

Bere bakarkako lehen singlea, Hallelujah, bere lehen egunean Europako historian azkarren saldu zena bihurtu zen. Gutxienez bost single izan ditu zerrenda britainiarraren buru: «Hero», The X Factor (Erresuma Batua) taldeko kideekin; «Hallelujah», saioa irabazi eta berehala plazaratua; «Bad boys», bere debuteko lehen albumeko bakuna, «Everybody Hurts», ongintzazko bakuna, non hainbat artistak lagundu baitzuten Haitiri dirua emateko; eta «Start without», Ingalaterrako izar handia bihurtu zuena.[2]

Alexandra oso gaztetan hasi zen kantatzen, X-Faktoren sartu baino lehen, heziketa profesionalik jaso ez bazuen ere. 12 urterekin, Star for a Night talentuen telebista-saioan sartu zen Alexandra. Bertan, programako lehiakiderik gazteena izan zen, eta Joss Stonek irabazi zuen. Bahrainen ere aritu zen bere amarekin emanaldiren bat egiten, eta Young Voices taldearen barruan ongintzazko kontzertu batzuk egin zituen, Royal Albert Hall-en esaterako. Bigarren hezkuntza amaitu ondoren, Alexandra profesionalki hasi zen musikan, Young Voicesen egiten zuen lana eta asteburuetan tabernetan eta klubetan egiten zituen zuzeneko emanaldiak uztartuz.

The X Factor (2005/2008)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alexandra Erresuma Batuko The X Factor 2005 edizioko castingera aurkeztu zen, Louis Walshen zuzendaritzapean egon zen kategorian. Castingaren azken etapara heldu arren, Walshek ez zuen hautatu gazteegia izateagatik.

2008an, Alexandra berriz aurkeztu zen saio horretako kastinetara, eta, ordukoan, "Nesken" kategorian lehiatzeko hautatu zuten. Kategoria hori Girls Aloudeko abeslaria zen Cheryl Colek zuzendu zuen. Lehiaketan zehar, Alexandrak pop artista ezberdinen abestiak bertsionatu zituen, hala nola, Whitney Houston, Christina Aguilera, Rihanna, Britney Spears edo Beyoncérenak.

Alexandrak The X Factor irabazi zuen, eta, horri esker, Leonard Cohenen jatorrizko abestiaren (Hallelujah) bertsio soil bat merkaturatzeko eskubidea eman zitzaion. Xumeak publikoaren erantzun masiboa izan zuen, eta historian azkarren saldu zen xumea bihurtu da, 2007 urteko X-Faktor saioa irabazi duen Leona Lewisen errekorra hautsita.[3]

Overcome (2009)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Alexandra Burke bere All Night Long Tourrean 2011n.

2009 urteko otsailean Alexandrak kontratua sinatu zuen Epic Records diskoetxe amerikarrarekin. Albuma martxoan argitaratzeko asmoa bazegoen ere, Sony Music enpresako Simon Cowellek urrira arte atzeratuko zutela iragarri zuen, Alexandrak bere ahots-trebetasunak lasaiago garatzeko eta albumeko abestiak hobeto aukeratzeko denbora izan zezan, nahiz eta orduan X-Faktor saioaren berritasun-efektua agortzen ari zen.

Azkenik, 2009 urteko urriaren 19an, Alexandra Burkeren lehen albuma, Overcome, argitaratu zen Erresuma Batuan. Aurkezpen xumeak «Bad boys» izenburua izan zuen eta Flo Rida raperoarekin kolaborazio bat barne izan zuen. Singlea eta albuma Britainia Handiko salmenta-zerrendaren postu gorenera heldu ziren.

Aukeratutako bigarren singlea «Broken heels» da, eta RedOnek ekoitzi zuen, aurretik Lady Gaga edo Sugababes emakume taldearen arrakastetan lan egin zuenak.

Bi singleen bideoak Ameriketako Estatu Batuetan filmatuak izan ziren, izan ere, horien bidez amerikar gustura heldu nahi zen, 2010 urtean albuma han kaleratzeko asmoz. Aukeratutako hirugarren bakuna «All Night Long» zen, eta Pitbull raperoaren laguntza izan zuen. Xumea Europan eta Australian ere kaleratu zen.

Irailean «Start Without You» xumea kaleratu zuten, Alexandraren lagun pertsonal baten laguntza zuena: Laza Morgan raperoa. Abestia ordura arte argitaratu gabea zen, eta albumaren berrargitalpen baten aurkezpena izan nahi zuen, 2010 urteko azaroan edo bukaeran kaleratzeko prest zegoena. Start Without You Alexandraren bakarkako hirugarren #1 bihurtzu zen, eta horrek musikaren industrian zuen posizioa sendotu zuen bere merituengatik eta programaren efektua atzean utzi zuen.

Heartbreak On Hold (2012)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012 urteko urtarrilean 2. diskoko lehen singlea kaleratu zuen, "Heartbreak On Hold", "Elephant" izenekoa. Dance kutsuko abesti bat da, eta martxoaren 11n jarri zuten salgai Itunesen. 2012 urteko apirilean plazaratu zuen bigarren singlea, "Let It Go", eta maiatzaren 27an jarri zuten salgai Itunesen. "Heartbreak On Hold" ekainaren 4an jarri zuten salgai, Ingalaterran eta Irlandan hainbat atzerapen izan ostean.

The Truth Is (2018)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018 urtean beste disko bat kaleratu zuen, hainbat urteren ondoren.

Bizitza pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burkek harremana izan du Darren Randolph futbolariarekin. 2022 urteko San Valentin egunean, Burkek bere lehen haurdunaldia iragarri zuen. Umea 2022 urteko uztailean jaio zen.[4]

Estudioko albumak eta EP

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Izenburua Zerrendetako posiziorik altuena[5][6] Salmentak
Erresuma Batua EB
2009 Overcome
  • Debuteko albuma
  • Argitaratua: 2009ko urriaren 19a
  • Estiloa: Pop, R&B, dance pop
  • Diskoetxea: Syco, Epic
1 7
  • Erresuma Batua: 800.000+
  • US: 140.000
  • AUS: —
  • Worldwide: 1,000,000+
2012 Heartbreak on Hold
  • Argitaratua: 2012ko ekainaren 4a
  • Estiloa: Dance pop, eurodance, house
  • Diskoetxea: Syco, RCA
18 -
2013 New Rules EP*
  • Argitaratua: 2013(e)ko abuztuaren 18a
  • Diskoetxea: Syco, RCA
  • Estiloa: Pop, R&B
- -
2018 The Truth is
  • Argitaratua: 2018ko martxoaren 16a
  • Diskoetxea: Decca Records
  • Estiloa: Pop, R&B
16 8
"—" salmentak eskualde horretan kontabilizatu ez badira.

"*", baldin eta salmentak eta txatak etengabe eguneratzen ari badira.

Singleen zerrenda, hautatutako posizioekin
Izenburua Urtea Zerrendetako posiziorik altuenak Ziurtagiriak Albuma
RU[7] AUS[8] AUT[9] BEL[10] GER[11] IRE[12] NLD[13] SCO[14] SWE[15] SWI[16]
Hallelujah 2008 1 — 53 — — 1 — 1 — — Overcome
"Bad Boys" (Flo Ridarekin)







2009 1 — 22 12 14 1 8 1 6 12
  • UK: Platinoa
  • SWE: Platino[19]
"Broken Heels" 2010 8 — — — — 5 — 3 — —
  • UK: Zilarra
"All Night Long" (Pitbullekin)







4 48 — 7 60 1 24 3 57 60
  • UK: Zilarra
"Start Without You" (Laza Morganekin







)
1 — — 10 — 5 77 1 — —
  • UK: Zilarra
"The Silence" 16 — — 66 — 30 — 10 — 66
"Elephant"(Erick Morillorekin)



2012 3 — — 43 — 7 — 2 — — Heartbreak on Hold
"Let It Go" 33 — — — — 41 — 27 — —
"Where Do Hearts Go" 2014 - — - - - - - - - - TBA
"—" ikurrak adierazten du xumea ez zutela kaleratu edo ez zela zerrendetan sartu
Urtea Izenburua Pertsonaia Oharrak
2014–2016 The Bodyguard (musikala) Rachel Marron London West End, Monaco, & UK and Ireland Nationwide Tour
2016–2017 Sister Act The Musical Deloris Van Cartier UK and Ireland Nationwide Tour & Monaco
2018 Chess Svetlana 2018 London West End Revival
2018 Chicago Roxie Hart 2018 London West End
2018–2019 The Bodyguard Musical Rachel Marron UK and Ireland Nationwide Tour

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ The X Factor - Story Detail - Alexandra - All you need to know!, 2009ko apirilaren 10a (kontsulta data: 2018ko maiatzaren 27a).
  2. ↑ X Factor single breaks sales record, The Press Association, 2008ko abenduaren 15a (kontsulta data: 2008ko abenduaren 15a).
  3. ↑ Alexandra Burke wins 'The X Factor' (kontsulta data: 2008ko abenduaren 14a).
  4. ↑ Adejobi, Alicia (2022ko otsailaren 14a), «Alexandra Burke announces she's pregnant and expecting first child with footballer boyfriend Darren Randolph in sweet video», Metro (kontsulta data: 2022ko otsailaren 14a).
  5. ↑ Alexandra Burke Charts, acharts.
  6. ↑ World Chart Charts, acharts.
  7. ↑ Alexandra Burke on UK Charts, Official Charts Company (kontsulta data: 2013ko urriaren 11a).
  8. ↑ Alexandra Burke in Australian Charts, Australian Charts (kontsulta data: 2013ko urriaren 11a).
  9. ↑ Alexandra Burke in der Österreichischen Hitparade, Austrian Charts (kontsulta data: 2013ko urriaren 11a).
  10. ↑ Alexandra Burke in Belgian Charts, Belgian Charts (kontsulta data: 2013ko urriaren 11a).
  11. ↑ Chartverfolgung / Burke, Alexandra / Single, Musicline.de (kontsulta data: 2010eko martxoaren 29a).
  12. ↑ Alexandra Burke in Irish Charts, Irish Charts (kontsulta data: 2013ko urriaren 11a).
  13. ↑ Alexandra Burke in Dutch Charts, Dutch Charts (kontsulta data: 2013ko urriaren 11a).
  14. ↑ Alexandra Burke in Scotland Charts, Scotland Charts (kontsulta data: 2013ko urriaren 11a).
  15. ↑ Swedish Charts > Alexandra Burke, Swedish Charts (kontsulta data: 2010eko irailaren 29a).
  16. ↑ Alexandra Burke in Swiss Charts, Swiss Charts (kontsulta data: 2013ko urriaren 11a).
  17. ↑ UK's million-selling singles: the full list, Official Charts, 2012ko azaroaren 4a (kontsulta data: 2013ko urriaren 11a).
  18. ↑ Certified Awards (kontsulta data: 2013ko urriaren 11a).[Betiko hautsitako esteka]
  19. ↑ [Esteka hautsia]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]