Alexandra Daddario
Alexandra Daddario | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Alexandra Anna Daddario |
Jaiotza | New York, 1986ko martxoaren 16a (36 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Brearley School (en) ![]() Marymount Manhattan College (en) ![]() Professional Children's School (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, zinema aktorea eta telebista-aktorea |
Altuera | 173 zentimetro |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Alexandra Anna Daddario (New York, 1986ko martxoaren 16) estatubatuar aktore bat da, besteak beste, Annabeth Chase interpretatu du Percy Jacksonen bi filmetan (Percy jackson eta tximista-lapurra eta Percy jackson eta munstroen itsasoa) eta Heather Miller Texas Chainsaw 3D filmean. Imagine Dragons, "Radioactive" bideoan ere agertu da. San Andreas filmean, izen bereko failan gertaturiko lurrikara izugarri baten ondorioz, mundua egoera apokaliptiko batean dagoela irdikatzen duen pelikulan ere paper nagusi bat eduki zuen, The Rock aktorearekin batera. Baywatch filmean protagonista gisa ageri da.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Daddario Upper East Siden hazi zen. Bere gurasoak abokatuak dira. Bi anai-arreba ditu, Matthew Daddario aktorea eta Catharine Daddario. Italiar eta Txekiar arbasoak ditu. Alexandrak txiki-txikitatik aktore izatea desio zuen, baina bere lehen lana arlo honetan hamabost urterekin lortu zuen, All My Children telesailean. Laurie Lewis pertsonaia interpretatu zuen, 43 kapituluetan zehar mantenduko zen pertsonaia, 2002 urtearen hasieratik 2003 urtearen erdialderaino, gutxi gorabehera. Lan hau egiten ari zen bitartean, Alexandra New Yorkeko bigarren hezkuntzako ikastetxe batean ikasten zebilen. The Sopranos, Damages, Law & Order, Law & Order: Criminal Intent eta Nurse Jackie telesailetan ere parte hartu zuen.
Beste hainbat pelikula eta telesailetan parte hartu izan duen arren, bere parte-hartzerik nagusiena eta gaur arte lortu duen famatuenetakoa Percy jackson eta tximista-lapurra filmean interpretatu zuen. Rick Riordan idazlearen Tximistaren lapurra eleberrian oinarrituta dago film hau, bertan, Annabeth Chase pertsonaia interpretatu zuen. Pelikula 2010ean estreinatu zen eta arrakasta handia lortu zuen.

2013an bi pelikuletako bi pertsonai nagusi interpretatu zituen. Lehenik, Texas Chainsaw 3D pelikulan protagonista izan zen. Pelikula honek Texasera doan neska baten istorioa kontatzen du, bertan, hainbat lagunekin batera bere familiako baten jaraunspena bereganatzeko etxe batera sartu zen neska bere lagunekin, ezustean ordea, motozerra batekin armaturik dagoen ero bat aurkitzen dute. Pelikula hau 2013ko urtarrilean estreinatu zen. Urte honetan bertan, berriz ere, Annabeth Chase pertsonaia interpretatu zuen Percy Jackson eta Munstroen itsasoa filmean, film hau ere, aurrekoa bezala, Rick Riordanek idatzitako Munstroen itsasoa eleberrian oinarrituta sortu zen.
Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zinean[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea | Izenburua | Pertsonaia | Oharrak |
2005 | The Squid and the Whale | Neska polita | |
2006 | Pitch | Alex | |
2006 | The Hottest State | Kim | |
2007 | The Babysitters | Barbara Yates | |
2008 | The Attic | Sue | |
2009 | Jonas Brothers: The 3D Concert Experience | Neskalaguna (Central Parkeoko bikotea) | |
2010 | Percy jackson eta tximista-lapurra | Annabeth Chase | Protagonista ordea |
2010 | Bereavement | Allison Miller | Protagonista |
2011 | Hall Pass | Paige | |
2013 | Texas Chainsaw 3D | Heather Miller | Protagonista |
2013 | Percy Jackson eta muntsroen itsasoa | Annabeth Chase | Protagonista ordea |
2013 | Life In Text | Haley Greene | Laburmetraia |
2014 | Unreachable by Conventional Means | Kate | |
2014 | Burying the Ex | Olivia | Protagonista ordea |
2015 | San Andreas | Blake Gaines | Protagonista |
2016 | The Choice | Monica | |
2016 | Baked in brooklin | Olivia | Protagonista ordea |
2017 | Baywatch | Summer Quinn | Protagonista |
2017 | The Layover | Alexandra | Protagonista ordea |
2018 | When We First Met | Avery Martin | Aurreprodukzioan |
2018 | We Have Always Lived in the Castle | Constance Blackwood | Aurreprodukzioan |
2018 | Nomis | Rachel | Aurreprodukzioan |
2018 | I Am Not a Bird | Margaret | Filmatzen |
Telebistan[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea | Izenburua | Pertsonaia | Oharrak |
2002-2003 | All My Children | Laurie Lewis | Bigarren mailako papera |
2004 | Law & Order | Felicia | ``Enemy´´ kapitulua |
2005 | Law & Order: Criminal Intent | Susie Armstrong | ``In the Wee Small Hours (Part 1)´´ kapitulua |
2006 | Law & Order | Samantha Beresford | ``Release´´ kapitulua |
2006 | Conviction | Vanessa | ``Pilot´´ kapitulua |
2006 | The Sopranos | Beste neska bat | ``Johnny Cakes´´ kapitulua |
2009 | Damages | Lily Arsenault | ``I Lied, Too´´ kapitulua |
2009 | Life on Mars | Emily 'Rocket Girl' Wyatt | ``Let All the Children Boogie´´ kapitulua |
2009 | Nurse Jackie | Neska gazte bat | ``Pilot´´ kapitulua |
2009 | Law & Order: Criminal Intent | Lisa Wellesley | ``Salome in Manhattan´´ kapitulua |
2009-2011 | White Collar | Kate Moreau | Bigarren mailako papera |
2011-2012 | Parenthood | Rachel | Bigarren mailako papera |
2012 | It's Always Sunny in Philadelphia | Ruby Taft | ``Charlie and Dee Find Love´´ kapitulua |
2013 | Chelsea Lately | Bere burua | ``Alexandra Daddario´´ kapitulua |
2014 | True Detective | Lisa Tragnetti | Bigarren mailako papera (4 kapituluetan interpretatua) |
2014 | New Girl | Michelle | ``Mars Landing" y "Goldmine´´ kapitulua |
2014 | Married | Bere burua | ``Pilot´´ kapitulua |
2015 | The Last Man on Earth | Carol, gaztetan | ``Pilot´´ kapitulua |
2015 | American Horror Story: Hotel | Natacha Rambova | 3 kapitulu interpretatu zituen |
2016 | Workaholics | Donna | ``Save the Cat´´ kapitulua |
2016 | Robot Chicken | Theresa Johnson / Lena | ``Joel Hurwitz Returns´´ kapitulua |
Sariak eta izendapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Data | Saria | Kategoria | Izendapena jaso duen lana | Emaitza |
---|---|---|---|---|
2010 | Teen Choice Awards | Emakumezkoen agerkunde onena | Percy Jackson eta tximista-lapurra | Irabazlea |
2013 | MTV Movie Awards | Antzezpenik onena | Texas Chainsaw 3D | Irabazlea |
2017 | Teen Choice Awards | Komediazko pelikuletako aktorerik onena | Badiako zaindariak | Irabazlea |
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen Alexandra Daddariori buruzko multimedia fitxategiak aurki daitezke.