Alexandra Danilova

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Alexandra Danilova
Alexandra Danilova - VanVechten.jpg
Bizitza
Jaiotza Petergof1903ko azaroaren 20a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza New York1997ko uztailaren 13a (93 urte)
Familia
Bikotea(k) George Balanchine
Hezkuntza
Heziketa Vaganova Academy of Russian Ballet
Lanbidea
Lanbidea koreografoa eta ballet dantzaria
Jasotako sariak
IMDb nm0200230

Alexandra Danilova (Peterhov, Errusia, 1903ko azaroaren 20a - New York, AEB, 1997ko uztailaren 13a) errusiar ballet dantzaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Petersburgoko Ballet Inperialaren eskolan ikasi zuen dantzan. Sobietar Estatu Balletarekin egin zuen debuta Marinsky antzokian (gero Kirov deituko zena), eta berehalaxe bereganatu zuen konpainiako dantzari bakarlari postua.

1924an, Sobietar Batasuna utzi eta atzerriratu egin zen beste dantzari talde batekin, George Balantxine koreografoa tartean zela. Behin erbesteratu eta gero, Sergei Diaghileven Errusiar Balletetan sartu zen eta konpainia hartan egon zen harik eta, 1929an, Diaghilev hil zen arte. 1933an, Diaghileven konpainiaren adar batean sartu zen, Basilen Errusiar Balletak deituan, zuzendaria Wassily Basil koronela baitzen. 1938an, berriz, Montecarloko Errusiar Balletetan sartu zen, haiek ere Diaghilevekin zerikusia zutenak.

Alexandra Danilova 1958an erretiratu zen agertokietatik. New Yorken bizi izan zen gero eta hiri hartan, American Ballet eskolan irakasletzan ez ezik, Metropolitan Operarako balletak eszenaratzen ere aritu zen. 1977an, Herbert Rossek zuzendu zuen Pauso erabakigarria filmean, Alexandra Danilovak balleteko irakaslearen papera egin zuen. Bertan, Mikhail N. Barixnikov errusiar dantzariak ere parte hartu zuen, balleteko irakaslearen papera eginez.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alexandra Danilova Aldatu lotura Wikidatan