Edukira joan

Alexandra Luxenburgokoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alexandra Luxenburgokoa

(2025)
Bizitza
JaiotzaLuxenburgo1991ko otsailaren 16a (34 urte)
Herrialdea Luxenburgo
Familia
AitaHenrike I.a Luxenburgokoa
AmaMaria Teresa Luxenburgokoa
Ezkontidea(k)Nicolas Bagory (en) Itzuli  (2023 -
Haurrideak
LeinuaHouse of Luxembourg-Nassau (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaFranciscan University of Steubenville (en) Itzuli
Trinity College
HizkuntzakLuxenburgera
frantsesa
ingelesa
gaztelania
alemana
italiera
Jarduerak
Jarduerakaristokrata
Jasotako sariak
Ideologia eta sinesmenak
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Alexandra Luxenburgokoa (sortzez: Alexandra Joséphine Teresa Charlotte Marie Wilhelmine; Luxenburgo Hiria, Luxenburgo, 1991ko otsailaren 16a) aristokrata, printzesa da, Henrike Luxenburgoko dukearen eta Maria Teresa Luxenburgokoaren laugarren haurra. Errege-gorentasun tratamendua du.

Alexandra 1991ko otsailaren 16an jaio zen Luxenburgoko Karlota Dukesa Handia Ama-Ospitalean, eta duke handiek izan zituzten bost seme-alabetatik laugarrena da, lehen emakumea eta bakarra.

Jaio eta hilabete batzuetara bataiatu zuten. Bere aitabitxia Miguel Ligneko printzea da eta amabitxia María Ana Austriako artxidukesa.

  • Gilermo Luxenburgokoa printze oinordekoa, 1981eko azaroaren 11n jaioa.
  • Felix Luxenburgoko printzea, 1984ko ekainaren 3an jaioa.
  • Luis Luxenburgoko printzea, 1986ko abuztuaren 3an jaioa.
  • Sebastian Luxenburgoko printzea, 1992ko apirilaren 16an jaioa.

Alejandrak lehen hezkuntzako zikloa ikasi zuen Angelsbergeko eskolan. Bigarren mailako ikasketak Luxenburgoko Vauban lizeoan egin zituen, eta bertan bukatu zuen Letren Batxilergoa aipamenarekin, 2009. urtean.

Printzesak Psikologia eta Gizarte Zientziak ikasi zituen bere herrialdetik kanpo, eta gero Filosofia.

Alexandra printzesak jariotasunez hitz egiten du luxenburgeraz, alemanieraz, frantsesez, ingelesez, gaztelaniaz eta italieraz.

Gimnasia erritmikoa, dantza, tenisa, eski alpinoa, uretako eskia eta atletismoa egiten ditu.

Luxenburgoko printzesa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Guillermo duke handia, Felix printzea eta Alexandra printzesa (erdian) 2006ko irailean Luxenburgon

2012. urteko ekainaren 25etik, Luxenburgoko egun nazionaletik, aldatu egin da Luxenburgoko Nassau Etxearen barne-araudia, eta ezarri da estatuburuaren ondorengorik zaharrenak hartuko duela oinordekoaren postua, sexua edozein dela ere. Honela, Alexandra printzesa zortzigarren postuan dago ondorengotza lerroan, bere bi neba nagusien ostean: Luxenburgoko Gilermo printzea eta bere seme-alabak, Karlos printzea eta Frantzisko printzea, bere neba Felix Luxenburgokoa eta azken honen seme-alabak, Amalia Nassauko, Liam Nassauko eta Baltasar Nassauko printzeak.

Printzesak ekitaldi ofizialetan hartzen du parte, besteak beste, Luxenburgoko Egun Nazionalean.

Beste datu batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alexandra Luis nebaren aldetiko Gabrielen eta Felix eta Amalia ilobaren (2014ko uztailaren 14an bataiatua) bataio-amabitxia izan zen. Emaztegaiaren ohorezko bi dama helduetako bat ere izan zen, neba Gilermo eta Estefania Luxenburgoko eta Lannoyko kondesaren arteko ezkontzan.

Ezkontza eta ondorengoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
San Trofimo eliza.

2022. urteko azaroaren 7an, Nicolas Jacques Armel Bagoryrekin ezkontzeko konpromisoa (1988ko azaroaren 11n) jakinarazi zuen. Ezkontza 2023. urteko udaberrian izan zen, Luxenburgo hirian zeremonia zibil batekin, apirilaren 22an, eta gero zeremonia erlijiosoa Bormes-les-Mimosaseko San Trófimo elizan, Var, Frantzia, apirilaren 29an. Frantziako herri horretan egiten dute uda Enrikek, Maria Teresak eta seme-alabek urte askoan. Duke handiak oporretarako hiribildu bat du, La Tour sarrasine, Cabasson herritik hurbil.[1]

2023. urteko abenduaren 18an publiko egin zen 2024. urteko udaberrian lehen umearen guraso izango zirela. Bere alaba, Victoria, Parisen jaio zen 2024. urteko maiatzaren 14an.

Ohorezko goraipamenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luxenburgoko ohorezko goraipamenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Adolfo de Nassau-ren Ordenako Gurutze Handia dama (2009/02/16).
  • Nassau Etxeko Urrezko Lehoiaren Ordenako dama (2009/06/23).

Atzerriko ohorezko sariak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Koroa Ederraren Ordenako Bigarren Klaseko kidea (Japoniako Inperioa, 2017/11/27).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aurrekoa:

Baltasar Luxenburgokoa

Luxenburgoko tronurako postua

8.a

Hurrengoa:

Sebastián Luxenburgokoa