Alexandre-Olivier Exquemelin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Alexandre-Olivier Exquemelin
Exmelin AO Honfleur Jardin-des-Personnalités (1a).jpg
Bizitza
Jaiotza Honfleur1646
Herrialdea  Frantzia
Heriotza 1707 (60/61 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
nederlandera
Jarduerak
Jarduerak idazlea, historialaria eta pirata

Alexandre Olivier Exquemelin, Esquemeling, Exmelin edo Oexmelin gisa ere ezaguna (Honfleur, 1646-Harfleur, 1717)[1], filibustero, zirujau eta idazle frantses, flandriar edo nederlandarra izan zen. Ezaguna da XVII. mendeko piratei buruzko iturburu garrantzitsuenaren egile gisa, lehen aldiz nederlanderaz argitaratu zena Amsterdamen 1678. urtean De Americaensche Zee-Roovers izenburupean.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1666. urtean Indietako Frantziar Konpainian sartu zen esklaboen salerosketan aritzeko. Piratek hartu zuten barkua eta Exquemelin, preso hartua edo bere borondatez, Tortuga uhartera joan zen. Bertan egon zen hiru urtez baliteke bertan ikasi izana zirujau lanbidea. Ondotik, pirata ezagunekin itsasoratu zen, François l'Olonnais, Bertrand d'Oregon eta, batez ere Henry Morgan ezagunarekin. 1674. urtera arte. Amsterdamera itzuli zen orduan eta zirujau gisa lan egin zuen bertan. Hala ere, 1697an Cartagenari egindako erasoan bere izena agertzen da berriro ere.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esan bezala, imitazio eta fikziozko obra gehien eragin dituen XVII. mendeko obra gisa kontsideratua dago. Lehenbiziko aldiz nederlanderaz publikatua izan zen 1678. urtean. Ondoren, 1679an alemanera itzuli zuten, 1681ean espainierara eta ingelesera 1684an.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]