Alexandre Kojève

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alexandre Kojève

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakАлександр Владимирович Кожевников, Aleksandr Vladimirovitch Kojevnikov
JaiotzaMosku1902ko apirilaren 28a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
 Frantzia  (1937 -
HeriotzaBrusela1968ko ekainaren 4a (66 urte)
Hobiratze lekuaEvere
Familia
Familia
Hezkuntza
HeziketaHeidelbergeko Unibertsitatea
Berlingo Humboldt Unibertsitatea
Hezkuntza-mailaDoktoretza
Hizkuntzakerrusiera
frantsesa
alemana
ingelesa
Irakaslea(k)Karl Jaspers
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, unibertsitateko irakaslea eta politikaria
Enplegatzailea(k)Ministry of the Economy, Finance and the Recovery Finansdepartementet (en) Itzuli
École pratique des hautes études
La contemporaine (en) Itzuli

Alexandre Kojève (jaiotza-izena: Alexandre Kojevnikov ; Mosku, 1902ko apirilaren 28a - Brusela, 1968ko ekainaren 4a) errusiar jatorriko frantziar filosofoa izan zen.

Moskuko merkatari aberatsen semea zen, eta Vasili Kandinsky margolariaren iloba. 1917an, Errusiako Iraultza piztu zenean, kartzelatu eta heriotzara kondenatu zuten, baina, azkenean, familiaren eraginei esker, aske utzi zuten. Poloniara atzerriratu zen 1920an, eta ondoren Berlin, Erroma eta Heilderbergera. Han filosofiako ikasketak egin zituen, Karl Jaspers irakasle zuela. Budismoaz, islamismoaz, fisikaz eta matematikaz ezagutza handiak jaso zituen, bere Filosofia paganoaren historia arrazoituari buruzko saiakera liburuan ageri den moduan. 1926an Parisera joan zen. Garai hartan, Hegelen lanak bakarrik irakurtzeari ekin zion, eta bere burua marxistatzat aurkezten zuen. Parisko Unibertsitatean Hegeli eta kultura orientalistei buruzko eskolak eman zituen, eta bertako intelektual nagusiak ezagutu zituen: Raymond Aron, Georges Bataille, Maurice Merleau-Ponty. 1944an, Bigarren Mundu Gerran borrokan zebilen arren, Zuzenbidearen fenomenologia baten zirriborroa idatzi zuen, baina ez zioten 1981 arte argitaratu, bera hil eta denbora luzera. Gerra ostean, Ekonomia eta Finantzako Ministerioan funtzionario postua eman zioten. Europa batzearen alde lan egin zuen beti, eta, hain zuzen ere, Merkataritza Taldearen bilera batean zegoela hil zen Bruselan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]