Alexandriako Liburutegia
Alexandriako Liburutegia | |
---|---|
Museion | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Egipto |
Egiptoko gobernadore-herria | Alexandria Governorate |
Portu-hiri | Alexandria |
Koordenatuak | 31°13′N 29°55′E / 31.21°N 29.91°E |
Historia eta erabilera | |
Destruction of the Library of Alexandria | K.a. 48 |
Izena | Musa |
Suntsipena | IV. mendea |
Objetu kopurua | 1.000.000 item (en) |
Alexandriako Errege Liburutegia edo Alexandriako Antzinako Liburutegia, bere garaian, munduko liburutegirik handiena izan zen. Alexandro Handiak Egipton sortutako Alexandria hirian kokatua, uste denez, K.a. III. mendearen hasieran sortu zuen Ptolomeo I.a Soter faraoiak, baita 700.000 liburu inguru izan zituela ere. Bibliotheca Alexandrina izeneko liburutegi berri bat, UNESCOk bultzatua, 2002an inauguratu zen hiri berean.
Alexandriako Liburutegiaren suntsipena, mendebaldeko zibilizazioaren misteriorik handienetako bat da. Ez dago lekukotza zehatzik bere alderik funtsezkoenei dagokienez, eta ez dira Museoaren hondakinak aurkitu, Alexandriako Serapeumekoak oso urriak direlarik. Hala ere, erabat ziur esan daiteke Ptolomeotar dinastiak sortutako Liburutegi Handiak, K.a. 48ko Alexandriako Gerran kalterik ez zuela jasan, eta, ziuraski, arabiarren inbasioaren garaian, jada desagertua zegoela, garai honetan, Omar kalifak, milaka liburu suntsitzea agindu zuelarik. Kristau eta musulmandarren erruetatik aparte, liburutegiaren amaiera, III. edo IV. mendeko zehaztu gabeko une batean kokatu behar da, beharbada 273an, Aureliano enperadoreak, hiria hartu eta arpilatu zuenean, edo 297an, Diokleziano enperadoreak beste horrenbeste egin zuenean. Serapeumeko liburutegi-alaba, Liburutegi Handiaren ondorengoa, 391n espoliatua edo, gutxienez, hustua izan zen, Teodosio Handia enperadoreak, Ptolomeotarren hiriko tenplu jentil guztiak suntsitzea agindu zuenean.
Ospe eta garrantzi handiko aditu ugarik lan egin zuten bertan K.a. III. eta II. mendeetan: Zenodoto Efesokoa, Homeroren poemen testuak estandarizatzeari ekin ziona; Kalimako, Pinakes idatzi zuena, hots, liburutegi bateko lehendabiziko katalogotzat jotzen dena; Apolonio Rodaskoa, Argonautika poema epikoa sortu zuena; Eratostenes Zirenekoa, Lurreko zirkunferentzia kalkulatu zuena ehunka kilometroko errorearekin; Aristofanes Bizantziokoa, grezieraren diakritikoak asmatu zituena eta poesia lerrotan banatzen lehenengoa; eta Aristarko Samotraziakoa, Homeroren behin betiko testuak eman eta haien gaineko komentarioak egin zituena.