Alexandriako itsasargia

Koordenatuak: 31°12′51″N 29°53′06″E / 31.21417°N 29.885°E / 31.21417; 29.885
Wikipedia, Entziklopedia askea
Alexandriako itsasargia
Munduko Zazpi Mirariak
Kokapena
Estatu burujabe Egipto
Egiptoko gobernadore-herria Alexandria Governorate
Portu-hiriAlexandria
Ur-masaNiloren delta eta Mediterraneoa
Koordenatuak31°12′51″N 29°53′06″E / 31.21417°N 29.885°E / 31.21417; 29.885
Map
Historia eta erabilera
EraikuntzaK.a. 299 - K.a. 279
Lurrikara 956
1303 Crete earthquake 1303 (egutegi gregorianoa)
Lurrikara 1323 (egutegi gregorianoa)
Eraistea 1480
KomisarioaPtolomeo I.a
Izenaren jatorriaFaros
Suntsipena1480
Arkitektura
ArkitektoaSostratus of Cnidus (en) Itzuli
EstiloaHellenistic architecture (en) Itzuli
Dimentsioak137 (altuera) m
Itsasargia
Argiaren irismena25,3 itsas milia
Zerbitzu amaiera1303 (egutegi gregorianoa)

Alexandriako itsasargia K.a. III. mendean (K.a. 285 - K.a. 247) Alexandriako Faros uhartean (egungo Egipton) antzinako greziarrek eraiki zuten dorrea izan zen. Porturako erreferentzia puntu izan zedin eraiki zen, ondoren itsasargi bilakatu zuten. Munduko Zazpi Mirarietako bat izan zen.

115 eta 150 metro bitarteko altuerarekin, gizakiak egindako egitura altuena izan zen mende askoan.

Historia eta kondaira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Faros uharte txiki bat zen, Niloren deltan zegoen, Kanopus hiritik 25 kilometro mendebaldera. Homeroren Odisean aipatua da (4. bertsoan, 354 -359). Kondairaren arabera, greziar erregea eta Troiako arerioa zen Menelaos, uhartean lurreratu zen, eta garai haietan uharteak zuen izena ezezaguna zen. Hark, uhartean aurkitu zuen gizon bati uhartearen izenaz eta jabegoaz galdetu zuen. Egiptoarrak "Pera'a" (antzinako egiptoeraz = Pharao) esanez erantzun zion. Erregeak "Pharos" ulertu zuen soilik, antzinako egiptoeraz "arropa" esan nahi zuena. Horrela jaso zuen uharteak ezagutzen dugun izena.

Zazpi estadio luze (1.316 m) zuen Heptastadion izeneko zubi artistiko baten bidez, (Knidoko Dexifanesek eraikia, hau da, itsasargia eraikiko zuenaren aitak) uhartea eta lurra lotzeaz gain, eratu zen Eusnostos portuaren (ὁ Eὐνοστòς Λιµήν - "etxeratze onaren portua") ekialdeko itxiera. Bide batez mendebaldeko eta iparraldeko itxierekin Alexandriako "Portu Handiak" (ὁ Μέγας Λιµήν 'Mégas Limên') eratzen ziren. Bere karratu formagatik, txantxetan "Kibotós" (ἡ κιβοτός = kutxa) izena ematen zitzaion.

Nilo inguruko kostaldea hain laua izanik, ez zegoen nabigaziorako erreferentziarik, ezta portuko sarrera adierazten zuen elementurik. Horregatik Alexandriako itsasargia Faros uhartean kokaturiko dorre erraldoia zen, itsasgizonek hiriko kokapena urrundik ere ikus zezaten. Beranduago, ustez I. mendetik aurrera - erromatar garaian - gainaldean gauetan su handi bat pizten zen, ispiluz inguratuta, itsasargi baten modura.

Txinatarrek Alexandriako itsasargiaren istorioa ezagutzen zuten, gutxienez Song dinastiaren garaitik (960 - 1279). Zhu Fan Zhi liburuan, Zhao Ruguak 1225an aipatu zuen.

Eraiketa eta suntsipena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

K.a. III. mendean Ptolomeo I.a Egiptoko lehenengo agintari eta Alexandro Handiaren jeneraletako bat zen. Alexandro Handiaren heriotzaren ondoren, Ptolomeo I.ak bere burua errege izendatu zuen K.a. 305. urtean, eta Farosko dorrearen eraiketa agindu zuen handik denbora gutxira. Dorrea Sostrato Knidokoak egin zuen K.a. 299tik K.a. 279 arteko urteen artean gutxi gorabehera. Ptolomeo II.aren erregetzaren garaian eraiki zen, zilarrezko 800 talentu (21.000 kg) kostatu zuen dorrea.

Eusebio Zesareakoak Faros aipatu zuen K.a. 282. urtean, esanez ordurako eraiketa lanak amaituak zirela eta 17 eta 20 urte bitarteko lanak izan zirela argituz. Langileak, orokorrean esklaboak ziren, eskulangile oso kualifikatuak ezik. Inaugurazio ospakizuneko lekuko bat Kasandreiako Poseidipos Mazedoniarra (316 - 250) izan zen, biziraun duten bere idazkietan dagoen informazioaren arabera.


Kondairaren arabera, Ptolomeok debekatu zuen Sostratoren izena dorrean azaltzea. Baina arkitektoak ondoko inskripzioa utzi zuen oinarrietako hormetan: Sostratok, Dexifanesen semea, knidotarra, hau Jainko Sorosleei dedikatuta (edo eraikita), itsasoak zeharkatzen dituztenen izenean. Grezierazko inskripzio originala:

ΣΟΣΤΡΑΤΟΣ ΔΕΞΙΦΑΝΟΥ ΚΝΙΔΙΟΣ
ΤΟΙΣ ΘΕΟΙΣ ΣΩΤΕΡΣΙΝ
ΥΠΕΡ ΤΩΝ ΠΛΩΙΖΟΜΕΝΩΝ

euskaraz:

Dexifanes Knidoskoaren (seme) Sostratok
jainko sorosleei
itsasgizonentzako

Hitz horiek igeltsu geruza baten azpian ezkutaturik omen zeuden, Ptolomeo erregearen omenez idatziriko inskripzio baten gainean. Mendeak igaro ondoren, igeltsua desegin zen, Sostratosen izena agerian azalduz.

Kolore argiko harrizko bloke handiekin eraikia, eraikina hiru ataletan eraiki zen: nukleo zentraldun oinplano karratukoa azpian, oktogonala erdiko aldean eta zirkularra gaineko aldean. Gaineko ertzean ispilu bat, eguzki argia islatzen zuena egunean zehar, sua berriz gauean. Alexandriako txanpon etxeak egindako erromatar txanponetan ageri denez, Tritoi baten estatua bana zegoen eraikuntzaren lau ertzetan. Era berean Poseidonen estatua egon zen dorrearen koroapen bezala erromatar garaian.

1303 eta 1323an gertatutako bi lurrikarek, larriki kaltetu zuten dorrea. Ibn Battuta arabiar bidaiariak adierazi zuenez, ez zen hondakinean sartzerik. 1480an, Egiptoko Qaitbay Sultanak gotorleku bat eraiki zuen dorrea zegoen kokagunean, dorrearen hondakinetako harriekin. Beren tamaina nabari handiagoagatik, Farosko itsasargiaren harriak erraz ezagutzen dira Qaitbey gotorlekuko harresietan.

Hainbat hizkuntzekiko eragina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Faros (grezieraz Φάρος, Pharos) uhartearen izenak «itsasargi» esanahia hartu du Mendebaldeko hainbat hizkuntzatan, batez ere hizkuntza erromanikoetan:

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]