Alexandro I.a Jugoslaviakoa
Jump to navigation
Jump to search
Alexandro I.a Jugoslaviakoa (serbieraz: Александар I Карађорђевић, Aleksandar I Karađorđević, aleksǎːndar př̩ʋiː karad͡ʑǒːrd͡ʑeʋit͡ɕ ahoskatua; Cetinje, 1888ko abenduaren 16a – Marseilla, 1934ko urriaren 9a) Jugoslaviako erregea izan zen. 1921-1934 bitartean izan zuen erregetza. Petri I.aren semea, erregeorde izendatu zuten 1914an eta Lehen Mundu Gerran hartu zuen parte, aliatuen alde. 1921ean errege izendatu zuten eta estatuko nazioen arbuioa jaso zuen, betiere faboratu zituen serbiarrena izan ezik. 1929an diktadura ezarri zuen. Marseillan hil zuen ekintza talde armatu kroaziar batek, Barthou ministro frantsesarekin batera.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017-2-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
| Artikulu hau Serbiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |