Alexandro II.a Mazedoniakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Alexandro II.a Mazedoniakoa
Bizitza
Jaiotza ?
Herrialdea  Mazedonia
Heriotza Mazedonia368 ( urte)
Hiltzailea Ptolomeo Alorosekoa
Familia
Aita Amyntas III of Macedon
Ama Eurydice I of Macedon
Anai-arrebak
Leinua Argead dynasty Itzuli
Jarduerak
Jarduerak subiranoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Antzinako Greziako erlijioa

Alexandro II.a Mazedoniakoa (antzinako grezieraz: Ἀλέξανδρος Β΄) Mazedoniako erregea izan zen K.a. 370 eta K.a. 368 artean, bere aita Amintas III.a Mazedoniakoa hil ondoren.

Amintasen eta Euridize I.a Mazedoniakoaren hiru semeen artean nagusiena zen. Jada adin nagusitasunera iritsi zen arren, Alexandro oso gaztea zen tronura iritsi zenean. Honek arazoak sortu zizkion errege berriari, tronua nahi zuten bere aurkako pertsonak agertu baitziren.

Alexandrok, aldi berean, ipar-mendebaldetik zetorren iliriar inbasio bati eta tronua nahi zuen Pausaniasen ekialdeko eraso bati aurre egin zien.

Pausaniasek azkar hartu zituen zenbait hiri eta erregina ama mehatxatu zuen, Pellan zegoena, jauregian, bere seme txikiekin. Alexandrok bere etsaiak garaitu zituen Ifikratesen laguntzarekin, atenastar jeneral bat zena, Mazedoniako kostaldean zehar nabigatzen aritu zena Anfipolis atenastar kolonia sendotzeko.

Gerra zibil batean parte hartu zuen Tesalian. Larisa eta beste hiri batzuen agintea arrakastaz lortu zuen, baina, egin zuen promesa bat janez, horietan garnizioak ezarri zituen. Honek Tebasen erreakzio erasokorra eragin zuen, une horretan Grezian nagusi zen hiria. Pelopidas jeneralak Alexandro baretu zuen, Alexandroren koinatua zen Ptolomeo Alorosekoaren anbizioen alde eginez, eta Alexandro Atenasekin zuen aliantza uztera behartu zuen Tebasen mesedetan. Aliantza berri honen zati bezala, Alexandro bahituak ematera behartu zuten, bere anaia gaztea zen Filipo barne. Alexandro jai batean eraila izan zen Ptolomeok hala erabakita. Bere anaia Perdikas errege bihurtu zen arren, oraindik adin txikikoa zen, eta Ptolomeo bihurtu zen erregeorde.


Aurrekoa
Amintas III.a Mazedoniakoa
Mazedoniako erregea
K.a. 370-K.a. 368
Ondorengoa
Perdikas III.a Mazedoniakoa