Alexis Carrel
Itxura
Alexis Carrel (Sainte-Foy-lès-Lyon, Frantzia, 1873ko ekainaren 28a - Paris, Frantzia, 1944ko azaroaren 5a) frantses kirurgialari eta fisiologoa izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikerlan ugari egin zuen odol hodietako josturen, aldaketen eta ehun bizien inguruan. Metodo bat asmatu zuen gerran egiten ziren zauriak sendatzeko (Dakin-Carrel metodoa). Medikuntzako Nobel saria jaso zuen 1912. urtean. L´Homme, cet inconnu (1936, Gizona, ezezagun hori) liburua idatzi zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]