Alexis Minotis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Alexis Minotis
Bizitza
Izen osoa Αλέξης Μινωτάκης
Jaiotza Kanea1900eko abuztuaren 8a
Herrialdea  Grezia
Lehen hizkuntza greziera
Heriotza Atenas1990eko azaroaren 11 (90 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Katina Paxinou Itzuli  (1940 -  1973)
Hezkuntza
Hizkuntzak greziera modernoa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerak aktorea, antzerki zuzendaria eta antzerki aktorea
IMDb nm0591615

Alexis Minotis, jaiotza-izenez Alexandros Minotakis (Canea, Kreta, Grezia, 1900eko abuztuaren 8a - Atenas, Grezia, 1990eko azaroaren 11) greziar antzerki-zuzendari eta antzezlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1930 aldera, bere herriko antzezpen klasikoetan nabarmentzen hasi zenean, bere konpainia sortu zuen, Teatro Nazionalean garrantzitsuena bihurtu zena. Bertan, Katina Paxinou bere emaztearekin, Shakespeare, August Strindberg eta Ibsenen obrak antzezten has zitezen lortu zuen. 1941ean, alemaniarrek Grezia hartu zutenean, Estatu Batuetara atzerriratu zen.

1951n bere herrira itzuli zenean, Teatro Nazionaleko zuzendari-kargua hartu zuen. Bere lehen obrarekin (Edipo Errege) arrakasta handia eskuratu zuen munduko hiri nagusietako antzokietan. 1955ean, Epidauroko Antzerki Jaialdietako zuzendari egin zuten. 1958an Londresko Covent Gardenen Luigi Cherubiniren Medea zuzentzeko deitu zuten, eta arrakasta handia lortu zuen, Maria Callas sopranoaren lanagatik. Harrezkero, opera-antzoki nagusi guztietan lan egitera deitu zuten. Entzuterik handiena izan zuen obra Vincenzo Belliniren Norma izan zen, antzoki askotan Maria Callasek, Del Monaco tenorrak eta Giulietta Simionattok kantatu zutena.

1967an Teatro Nazionaleko zuzendari-kargutik bota zutenean, atzerriko antzokietan ibili zen, arrakastatsu. 1974an, Teatro Nazionaleko zuzendari-kargua eman zioten berriro, eta erretiratu arte bete zuen (1981). Hala ere, 1986an Shakespeareren Veneziako merkataria lanaren eszenografian parte hartu zuen. Greziar antzerkiaren patriarkatzat har daiteke Minotis.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]