Roland-Manuel

Wikipedia(e)tik
Alexis Roland-Manuel» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Roland-Manuel
Bizitza
Jaiotza Paris1891ko martxoaren 22a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Paris1966ko azaroaren 1a (75 urte)
Irakaslea(k) Vincent d'Indy
Albert Roussel
Maurice Ravel
Ikaslea(k) Manuel Rosenthal
Lanbidea
Lanbidea musikagilea, koreografoa, musikologoa, unibertsitateko irakaslea eta musika-kritikaria
Enplegatzailea(k) Conservatoire national supérieur de musique et de danse  (1947 -  1961)
Mugimendua musika klasikoa
Genero artistikoa opera
IMDb nm0544276

Alexis Roland-Manuel (Jaiotza-izena: Roland Alexis Manuel Lévy; Paris, 1891ko martxoaren 22a - ibidem, 1966ko azaroaren 1a) frantses musikagilea eta musikografoa izan zen.

Albert Rousselen eta Auguste Sérieyxen ikasle izan zen. Geroago Ravelen ikasle eta adiskide izan zen, eta hiru liburu idatzi zituen hari buruz. Frantses klabe-jotzaileen, Debussyren eta Ravelen musikaren eragina antzematen zaio idatzi zituen lanetan. Parisko Kontserbatorioko Estetika irakasle (1947) eta Pedagogia irakasle (1959) izan zen. Besteak beste, bi opera idatzi zituen: Isabelle et Pantalon (1922) eta Le diable amoureux (1932); balletak, Le Tournoir singulier (1924), L´Écran des jeunes filles (1929); orkestrarako, Tempo di Ballo (1924) eta Le harem du vice-roi (1919).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]