Alexis Tsipras

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Alexis Tsipras
Alexis Tsipras 2013.jpg
Greziako lehen ministro

2015-09-21 -
Vassiliki Thanou Itzuli
Heleniar Parlamentuko kidea

2015-09-20 -
Barrutia: Q20723358 Itzuli
Greziako lehen ministro

2015-01-26 - 2015-08-27
Antonis Samaras Itzuli - Vassiliki Thanou Itzuli
Leader of the Opposition Itzuli

2012-06-21 - 2015-01-25
Antonis Samaras Itzuli - Antonis Samaras Itzuli
Heleniar Parlamentuko kidea

2009-10-04 -
Barrutia: Athens A Itzuli
Bizitza
Jaiotza Atenas1974ko uztailaren  28a (44 urte)
Herrialdea  Grezia
Talde etnikoa greziarra
Familia
Ezkontidea(k) Peristera Baziana Itzuli
Bikotea(k) Peristera Baziana Itzuli
Hezkuntza
Heziketa National Technical University of Athens Itzuli 2000) : Herri-lan ingeniaritza
Hizkuntzak greziera modernoa
Jarduerak
Jarduerak politikaria, ingeniari zibila eta ingeniaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa ateismoa
Alderdi politikoa Synaspismós Itzuli
Ezker Erradikalaren Koalizioa
Greziako Alderdi Komunista
IMDb nm5053464
primeminister.gr/en/the-prime-minister/alexis-tsipras
Alexis Tsipras Signature (Greece prime minister).svg

Alexis Tsipras (grezieraz: Αλέξης Τσίπρας; Atenas, Grezia, 1974ko uztailaren 28a -) greziar politikaria da, 2015eko urtarrilaren 26tik Greziako lehen ministroa, Syriza alderdiaren eskutik.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikasle mugimenduetako parte hartzaile[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Junta Militarra desagertu eta hiru egunera sortu zen Alexis Tsipras. Unibertsitatean, Ingeniaritza Zibileko ikasketak burutu zituen. Gaztetatik oso ikasle konprometitua izan zen gai sozialetan. Horrela, 1990eko hamarkadaren hasieran, 17 urterekin Hezkuntza ministroak proposatutako lege polemiko baten kontrako ikasle protesten burua izan zen. Telebistan egin zioten elkarrizketa baten ondoren, ikasle mugimenduaren ordezkari ezagunena bilakatu zen.[1]

Unibertsitatean hiru urtez segidan aukeratua izan zen Greziako Ikasleen Batzar Nagusiko ordezkari gisa. Ikasketak amaitutakoan Synaspismos alderdiko gazte mugimenduaren buruzagitzan jarri zen.[1]

Politika profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2006an politika profesionalean hasi zen, Atenasko udal hauteskundeetara aurkeztean. 2008an, 33rekin, Synaspismos alderdiak sekulan izandako buruzagi gazteena bilakatu zen. 2009an lehen aldiz aurkeztu zen legebiltzarreko hauteskundeetan, eta Syrizak ezkerreko koalizioaren buruzagitza hartu zuen erabateko babesarekin.[1]

2009. urtetik da parlamentaria Greziako Legebiltzarrean, baina apenas ezagutzen zuen inork herrialdetik kanpo. Egun, ordea, Europako ezkerreko alderdien esperantza da, izar mediatiko moduko bat. Europako Ezkerreko Alderdiaren Europako Batzordeko presidentegaia izan zen maiatzeko bozetan.[1]

Syriza alderdian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012ko legebiltzarreko hauteskundeak egin eta gero nazioarteko hedabideetan ezagun egin zen. Krisia amaitzeko Greziarako proposaturiko austeritate neurrien aurkako mugimenduen bultzatuta Syriza herrialdeko bigarren indarra bilakatu zen.[1]

Horregatik, merkatuen eta hedabide kontserbadoreenen jomuga bilakatu zen. Syrizaren gorakadak Europako agintariengan ezinegona sortu zuen eta Berlinera egin zuen bisita Tsiprasek hauteskundeak eta gero bere jarrera azaltzeko. Esan zuenez, austeritatea zen bere etsaia eta ez euroa.[1]

Europako faxismoaren aurkaria ere bada, izan ere, krisiak pobretutako eta sumindutako herritarrek Egunsenti Urrekara alderdi neonazia sortu dute.[1]

2015ko Greziako Hauteskundetan Syrizak gehiengoa lortu zuen eta gehiengo osoa izatetik 2 parlamentarira geratu ziren. ANEL alderdiaren botoei esker lortu zuen lehen ministro izatea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f g Adrian Garcia, «Europako ezkerrenaren esperantza», Berria, 2014-12-30