Edukira joan

Alfonsina Orsini

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alfonsina Orsini

erregeorde

Bizitza
Jaiotza1472
Heriotza1520ko otsailaren 7a (47/48 urte)
Hobiratze lekuaSanta Maria del Popolo basilika
Familia
AitaRoberto Orsini
AmaCaterina Sanseverino
Ezkontidea(k)Piero de Medici  (1487 (egutegi gregorianoa) -
Seme-alabak
LeinuaMedici
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Alfonsina Orsini (Napoli, 1472Erroma, 1520ko otsailaren 7a) italiar noblea izan zen, Roberto Orsini Tagliacozzo kondearen alaba, Florentziako Piero II.a Mediciren emaztea, Leon X.a aita santuaren koinata eta Urbinoko Lorenzo II.a Medici dukearen ama.[1][2][3][4] Firenzeko Errepublikako erregeordea izan zen (1472-1520).

Alfonsina Orsini Etxekoa zen aitaren aldetik; Roberto Orsini Tagliacozzo kondearen alaba izan zen. Amaren aldeko ahaideak, Sanseverinoko etxekoak, Napoliko Erresumako familia ospetsuenetako batekoak ziren XI. mendetik. Aita hil ostean, Alfonsina bere amarekin bizi izan zen Fernando I.a Napoliko erregearen gortean edo ahaide ugarien gazteluetan.

Ezkongai hautagaia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Medici familiarekiko loturak sendotzeko, Braccianoko jaun zen Virginio Orsinik Lorenzo Medici Handiari iradoki zion Pedro Medici seme nagusia Alfonsina lehengusinarekin ezkontzea. Alfonsina, ezkontzarako hautagai ona hartua ez zenez, Virginiok batez ere Lorenzoren emazte Clarisa Orsiniren (1453-1488) laguntza espero zuen, zeinaren ama Magdalena, Alfonsinaren aita zen Robertoren arreba baitzen eta, beraz, Alfonsinaren lehengusina ere bai.

Lorenzo Medeci Handiak, gero, 1486ko azaroan, bere koinatu Bernardo Rucellai (1449-1514) bidali zuen Napolira, Alfonsina zuhurtasunez behatzeko misioarekin. Orsini gazteak ez zuen Bernardo Rucellai gogatu, zuhurregia eta heziketarik gabea iruditu zitzaion eta. Aldiz, bere dohain fisikoak goraipatu zituen, bere esku eta beso ederrak miretsi zituen, eta ondorioztatu zuen hamalau urterekin hanka onak ere izan behar zituela.

Orduan, Lorenzok, Rucellairen informazioarengatik, semearen eta Alfonsinaren arteko ezkontza-ituna eta 12.000 dukateko dotea adostu zituen.

1487 urteko otsailaren 25ean, Napoliko Fernando I.a erregearen aurrean, Virginio Orsinik ordezkatu zuen emaztegaia eta Bernardo Rucellaik senargaia, botere bidezko ezkontza kontratua sinatzeko. Geroago egin zuten ezkontza ospakizun handia.

Virginio Orsini kondotiero delakoak, Italiako familia aberatsenarekin elkartzean, kontratuak, gomendioak eta finantza-mesedeak espero zituen bai berarentzat bai familiarentzat.

Alfonsinak 1488ko maiatzean ezagutu zuen senarra, honek Braccianoko gazteluan Virginio Orsini bisitatu ostean, eta gero Alfonsinak Florentziara egindako bidaian lagundu zien. Florentziarako iritsiera, ordea, Luisa Mediciren, Pedroren hamaika urteko arrebaren, heriotzak ilundu zuen, eta horregatik atzeratu zen eztei-festa, baina aste batzuk geroago ospatu zen, dolua arintzeko baimena eman zenean.

Erroman hil zen 1520 urtean, berrogeita zortzi urte inguru zituela, eta Santa Maria del Popolo Basilikan lurperatu zuten.

Alfonsinak eta Pedro II.a Medicik, El Fatuok, bi seme-alaba izan zituzten:

  • Lorenzo II.a Medici, Urbinoko dukea (1492ko irailaren 12a - 1519ko maiatzaren 4a);
  • Clarice Medici (1493-1528ko maiatzaren 3a). Felipe Strozzi Gaztearekin ezkondu zen (1488-1538).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Jansen, Sharon L.. Alfonsina Orsini, Regent of the Republic Florence. (kontsulta data: 2025-08-22).
  2. (Italieraz) «ORSINI, Alfonsina - Enciclopedia» Treccani (kontsulta data: 2025-08-22).
  3. (Ingelesez) Anand, Rahul. (2025-02-07). «Alfonsina Orsini Renaissance: Power & Patronage in 16th Century Italy» THE MAG POST (kontsulta data: 2025-08-22).
  4. Tomas, Natalie. (2011-12-15). Tomas Alfonsina Orsini de'Medici. (kontsulta data: 2025-08-22).
  • Arrighi, Vanna (2013). «Orsini, Alfonsina». Dizionario Biografico degli Italiani (italieraz) 79. Roma. 
  •  Corsini, Andrea (1913). Malattia e morte di Lorenzo de' Medici, duca d'Urbino: studio critico di medicina storica (en italiano). Florencia. or. 35-58. 
  • Gilbert, Felix. (1949). «Bernardo Rucellai and the Orti Oricellari: A Study on the Origin of Modern Political Thought» Journal of the Warburg and Courtauld Institutes (Warburg Institute) 12: 101–131.  doi:10.2307/750259..
  •  Litta, Pompeo (1846). Famiglie celebri di Italia. Orsini di Roma (italieraz). Milán. 
  • Morsolin, Bernardo. (1892). Una medaglia di Alfonsina Orsini. Milán, 71-78 or..
  •  Tomas, Natalie R. (2003). Ashgate, ed. The Medici Women: Gender and Power in Renaissance Florence. Aldershot. ISBN 0754607771
  • Marcello Vannucci Catalina y María de Médici, Reinas de Francia, 2002, Ediciones Newton&Copton, Roma. ISBN 88-8289-719-2

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]