Alfonso Beorlegi
| Alfonso Beorlegi | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Lizarra, 1888ko urtarrilaren 26a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Zaragoza, 1936ko irailaren 29a (48 urte) |
| Heriotza modua | berezko heriotza: Gangrena gaseosoa |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Toledo Infantry Academy (en) |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | ofizierra |
| Zerbitzu militarra | |
| Adar militarra | Espainiako Lurreko Armada |
| Gradua | koronel |
| Parte hartutako gatazkak | Espainiako Gerra Zibila |
Alfonso Beorlegi Canet (Lizarra, Nafarroa Garaia, 1888ko urtarrilaren 26a - Zaragoza, Espainia, 1936ko irailaren 29a) militarra izan zen, Espainiako Armadaren zerbitzura. 1936ko gerran, Espainiako Bigarren Errepublikaren aurka matxinatutako bandoarekin bat egin zuen, eta Donostia mendean hartzeko borrokan jasotako zauriaren ondorioz hil zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]22 urte zituela Toledoko Infanteria Akademian sartu zen. Graduatu ondoren Marokora (1913) bidali eta hantxe hasi zuen karrera, 1930ean koronel bihurtua.[1] Urte hartako Jakako altxamenduan atxilotua izan zen[2]
1936ko uztailaren 17 eta uztailaren 18ko altxamendua izan zenean, Iruñean zegoen eta Molaren agindupean geratu zen. Molak Guardia Zibilaren eta Eraso Guardiaren zuzendaritza eman zion.[3] Nafarroa Garaian altxamendua finkatu zenean, Gipuzkoa konkistatzeko armada zuzendu zuen. Irailaren 4an, Irun mendean hartu zuen, San Martzial mendia konkistatu eta gero.
Muga hartzerakoan, hankan bala batez zauritua izan zen,[4] baina uko egin zion zauria tratatzeari. Donostiaren kontra abiatu zen gero, eta hara garaile sartu irailaren 13an. Artean, hiriburua okupatu ondoko desfilea ikusi ahal izan zuen, eta hiltzera erretiratu zen;[5] egun gutxitara hil zen Zaragozan, haratustelak jota.[6]
George Steerrek[7] esan zuenez, Beorlegi soldadu ausarta zen, baina hasieran akatsak egin zituen, batez ere artilleria erabili gabe San Martzial eraso zuelako. Paul Prestonek, Beorlegiren adorea nabarmendu ez ezik, ume handitzat dauka.[8]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Beorlegui y Canet, Alfonso», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
- ↑ (Gaztelaniaz) www.noticiasdenavarra.com - Las 20 calles franquistas: quién es quién
- ↑ (Ingelesez) Hugh Thomas: The Spanish Civil War. Londres: Penguin. (2003) ISBN 0-14-101161-0
- ↑ (Gaztelaniaz) Biografias Del Bando Nacional.
- ↑ Steer, George L. (2009 (1938)), 58. or.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Ha muerto el coronel Beorlegui», ABC, 1936-10-02.
- ↑ (Ingelesez) George Steer: Telegram from Guernica.
- ↑ (Ingelesez) Paul Preston. (2013). The Spanish Holocaust: Inquisition and Extermination in Twentieth-Century Spain.. London, UK: HarperCollins, 430 or. ISBN 978-0-00-638695-7..
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Steer, George L.. (2009 (1938)). The Tree of Gernika. Faber and Faber Ltd. ISBN 978-0-571-25513-9..