Alfontso Borboikoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alfontso Borboikoa
Juan Carlos de Borbón junto a su padre y su hermano Alfonso (1 de 1) - Fondo Marín-Kutxa Fototeka (cropped).jpg
Bizitza
Izen osoa Alfonso de Borbón y Borbón-Dos Sicilias
Jaiotza Erroma1941eko urriaren 3a
Herrialdea  Espainia
 Italiako Erresuma  (1941eko urriaren 3a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  1956ko martxoaren 29a)
Heriotza Villa Giralda (Estoril) (en) Itzuli1956ko martxoaren 29a (14 urte)
Hobiratze lekua Panteón de Infantes
Heriotza modua istripua
Familia
Aita Juan de Borbón y Battenberg
Ama Maria de las Mercedes Borboi-Bi Sizilietakoa
Anai-arrebak
Leinua Borboi leinua
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak aristokrata
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa

Find a Grave: 11577907 Edit the value on Wikidata
Joan Borboikoa bere bi semeekin Donostian. Paco Marí Blancoren argazkia.

Alfontso Borboikoa eta Borboikoa (Erroma, 1941ko urriaren 3-Estoril, 1956ko martxoaren 29) Espainiako infantea, Bartzelonako kondea zen Joan Borboikoa eta Battenbergekoaren semea zen, beraz Alfonso XIII.a erregearen biloba eta Juan Carlos I.a Espainiakoaren anaia. Arrebak Pilar Borboikoa eta Margarita Borboikoa zituen. 1956an bere anaia Juan Carlosek, antza istripuz, hil egin zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alfontso Joan Borboikoaaren eta María Mercedes Borboikoa eta Orleansekoaren semea zen. Aita Espainiako Borboi Etxearen burua zen. Familia osoa Erroman erbesteratuta bizi zen. Alfontso Erromako Anglo-Amerikar Ospitalean jaio zen. Jaioberriari izen hau ezarri zioten: Alfonso Cristino Teresa Ángel Francisco de Asís Todos los Santos. Alfontso izena aitona Alfontso XIII. a aitonaren oroimenez jarri zioten: hilabete gutxi batzuk lehenago hil zen.

1942an familia osoa Lausanara aldatu ziren, bertan Alfontso XIII.aren alarguna bizi baitzen. Dena dela, hori ez zen behin betiko egoitza izan, 1946ko hasieran Estorilera Portugalen aldatu baitziren. Azken hiri horretan aitak bere egoitza familiarra egokitu zuen.[1]

Donostian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1950eko udazkenean bi anaiak, Alfontso eta Francoren ordezkoa izan zen Juan Carlos Espainiara bidali zituzten. Juan Carlos aurretik Espainian ikasten ibilia zen. Bi anaiek ikasturtea Donostian hasi zuten, Miramar jauregian horretarako egokitutako ikastetxean. Jauregi hori errege familiaren egoitza izan zen eta haren jabeak ziren.

Miramarren bi haurren errutina hau zen: goizean kanpaiaren soinuarekik altxatzen ziren. Ondoren lorategietara joaten ziren Espainiako banderaren igotzea ikusteko eta mezatara joateko; meza hori ikastetxeko kapilauak ematen zuen. Hori eginda, gozaltzen zuten klaseekin hasteko. Eguerdian bazkaria, arratsaldean lauetatik aurrera berriro ere klaseak eta, azkenean, afaria zen bi anaien errutina. Dena jauregian egiten zen, gazteek ateratzeko beharrik ez izateko. [2]

Erregegaia eta anaia, Iñaki Egañaren arabera, beste zazpi ikaslerekin aritu ziren: Carlos lehengusua, Agustín Carvajal, Jaime Carvajal —gerora Banco Urquijo, Ford España eta Ericcson enpresetako presidente izan zena—, Fernando Falcó, Alonso Álvarez de Toledo, Alfredo Gómez-Torres, José Luis Leal Maldonado eta Juan José Macaya Aginaga. Irakasleak, bestetik, hauek ziren: José Garrido, Juan Rodríguez Aranda, Ángel López Amo, Aurora Gómez Delgado, Karlos Santamaria, Díaz Tortosa komandantea hezkuntza fisikorako, hizkuntza irakasleak eta Jose Maria Galarraga eta Ignacio Zulueta apaizak izan ziren. [3]

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1956ko martxoan, bi anaiak Portugalera itzuli ziren, Aste Santua bertan familiarekin igarotzeko. Urte hartan Alfontsok Batxilergoarekin jarraitzen zuen, Madrilgo Santa María de los Rosales ikatetxean; anaiak, ordea, Zaragoza Militar Akademian hasita zegoen. Alfontsok ere militar ikasketak hasi behar zituen hurrengo urtean, Maríngo Itsas Armadaren Akademian.[4] Baina Aste Santu horretan plan guztiak aldatu ziren. 29an, Ostegun Santuan, familia osoak meza entzun zuen. Ondoren, Alfontsok, golfzale amorratua, Taça Visconde Pereira de Machado haur leihaketan hartu zuen parte, Estorilgo Golf Klubean eta finalerdia irabazi zuen. Ondoren, Villa Giraldara, familiaren etxera itzuli zen anaia eta aitarekin batera. Arratsaldeko seietan familia osoa berriro ere arratsaldeko mezatara joan zen. Zeremonia bukatu ondoren, etxera itzuli ziren.

Arratsaldeko zortzietan, bi anaiak jolasgelan zeuden arratsaldea pasatzen, kanpoan eguraldi txarra egiten baitzuen. 22ko kalibreko Long Star pistola batekin jolasten hasi ziren eta momentu batean, Juan Carlosek eskuan zuela, tiro bat irtean zen eta Alfontso larriki zauritu. Pistola kalibre txikikoa zen eta, printzipioz, ez zen hilgarria, baina tiroak Alfontsori buruan jo zuen eta unean bertan hil; zehatz-mehatz, sudurretik sartu zitzaion, burmuinean zuzenean joz. Aita igo zenean, semea odoleztuta hiltzen ari zen. Hori ikusita, Joan Borboikoak zera eskatu zion Juan Carlosi, zin egiteko ez zuela nahita tiro egin. Zortziak eta erdietan, familiako mediku Joaquín Abreuk ezin izan zuen ezer egin, nerabea hilda baitzegoen.[5]

Hasieran gertatutakoa ezkutatzen saitu ziren frankistak baina ahoz aho zabaldu zen eta familiak ez zuen hori ezeztatu. Dena dela, benetan gertatutakoa ez da ondo jakin, bertsio desberdinak baitaude:[6]

  • Frankisten bertsioa: Alfontso pistola garbitzen ari zenean, konturatu gabe tiroa irten eta eta hil egin zen.[7]
  • Juan Carlosen bertsioa: Bernardo Arnoso lagunari aitortu zion pistola kargatuta zegoela jakin gabe, tiro egin zuen. Bala hormaren kontra jo zuen eta ondoren, zeharka, Alfontsoren buruan.
  • Amaren hitzetan, bere autobiografian, Juan Carlosek txantxetan bere anaiari apuntatu zion arma kargatuta zegoela jakin gabe, eta hil egin zuen.
  • Pilar arrebaren ustez, Alfontso zerbait jateko zeraman eskuetan eta atea ireki zuenean, Juan Carlos bultzatu zuen; Juan Carlosek, orduan, nahi gabe disparatu zuen.

Alfontso Cascaisko hilerrian lurperatu zuten martxoaren 31n. Aitak, zeremonia ondoren, pistola itsasora bota zuen. Familia hunkituta geratu zen eta Juan Carlos Zaragozara bidali zuten. Ama, depresioak jota, Frankfurt hiritik gertu zegoen klinika batean sartu behar izan zuten. Hurrengo hiletan Jaime Borboikoak, infanteen osabak, gertaerak argitzeko ikerketa bat eskatu zuen. 1992ko urrian, aitaren eskaera jarraituz, Alfontsoren gorpuzkinak Espainiaratu zituzten. Gaur egun El Escorial monasterioan daude lurperatuta, Infanteen Panteoian. Garai horretan Joan Borboikoa, eztarriko minbiziaz gaixorik, Iruñeako Nafarroako Unibertsitatea Klinikan sartuta zegoen eta handik atera behar izan zuen hiletara eta bigarren lurperatzera joan zedin.[8] [9]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Preston, Paul (2004). Juan Carlos. El rey de un pueblo. Debolsillo, 30 or.
  2. Preston, Paul (2004). Juan Carlos. El rey de un pueblo. Debolsillo. 83 or.
  3. https://www.berria.eus/albisteak/92519/
  4. «Borbón y Borbón-Dos Sicilias, Alfonso de». Enciclopedia universal ilustrada europeo-americana. Espasa-Calpe. 1956. 256 or.
  5. Patricia Sverlo: Un rey golpe a golpe, Ardi Beltza, Arakatzen argitaletxea, 2000, 60.or.
  6. https://confidencialandaluz.com/juan-carlos-alfonso-y-el-accidente/
  7. Patricia Sverlo: Un rey golpe a golpe, Ardi Beltza, Arakatzen argitaletxea, 2000, 62.or.
  8. https://elpais.com/diario/1992/10/16/espana/719190024_850215.html
  9. Patricia Sverlo: Un rey golpe a golpe, Ardi Beltza, Arakatzen argitaletxea, 2000, 63.or.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Patricia Sverlo: Un rey golpe a golpe. Biografía no autorizada de Juan Carlos de Borbón. Ardi Beltza, Arakatzen argitaletxea, 2000.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]