Alfontso XII.a Espainiakoaren erregealdia

Wikipedia, Entziklopedia askea

1874 urtearen amaieran, Elisabet II.a Borboikoaren seme Alfontso XII.arekin Borboien monarkia berrezarri zenean, Borboien berrezarkuntza —edo, besterik gabe, Berrezarkuntza— izenaz ezaguna den garai luzea hasi zen. Seiurteko demokratikoaren eta errepublikaren ezegonkortasuna eta porrotaren ondoren, oreka eta indar politikoen adiskidetzea lortu nahi izan zuen erregimena ezarri zen.

Canovasen sistemaren oinarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Canovas del Castillo izan zen 1923 arte luzatu zen Berrezarkuntzaren sistema politikoaren bultzatzaile nagusia. Kontserbadorea zenez herriaren eskaera demokratikoak baztertuz, sistema politiko baten oinarri juridikoak ezarri zituen bi elementu bermatzeko: ordena eta aurrerakuntza ekonomikoa.

1876ko Konstituzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako Kongresua

1876an konstituzio berri bat eman zen 1845ekoaren antz handia zuena alderdi askotan, baina era berean hura baino malguago eta anbiguoagoa zenez gero, kontserbadore zein moderatuek onartu zuten. Honen arabera subiranotasuna erregearen eta gorteen artean banatzen zuen.

  • Erregeak ministroak izendatu, gorteak deitu eta hauek desegiteko eta legeei betoa jartzeko ahalmena zuen.
  • Gorteetan bi ganbarako sistema mantendu zen. Espainiako Senatua; noblezia, eliza eta armadako kideek osatua batzuk erregeak izendatua eta gainerakoak aberats batzuentzat mugatutako sufragioaren bidez hautatuak. Espainiako Kongresua, lehenik diputatuak sufragio zentsitarioz hautatuak, baina 1890ean gizonezkoen sufragio unibertsala berrezarri zenean, gizonezko hiritar guztiek aukeratuak.

Eliza/Estatua harremanei zegokienez, Seiurteko garaiko askatasun erlijiosoa mugatu egin zuten eta Katolizismoa erlijio ofizial bakar gisa ezarri zen, eta gurtza ere onartu zen.

Txandakatze politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Canovasek ezarritako Berrezarkuntzako sistemaren beste oinarrietariko bat txandakatze politikoa izan zen: bi alderdi liberal handien arteko adostasuna bilatzen zuen antolamendua zen, aurrez hitz hartuta boterean txandakatzeko. Hauek ziren bi alderdiak:

  • Alderdi Kontserbadorea: 1875 urtean sortu zen, Canovas zuen buruzagi eta garai bateko liberal moderatuek eta unionistek osatzen zuten.
  • Alderdi Liberal Fusionista, gero Alderdi Liberala deitu izan zena: 1880an sortu zen, Praxedes Mateo Sagasta zen buruzagia eta liberal progresistak bildu zituen.

Txandakatzetik at hainbat alderdi geratu zen: Ezkertiarren artean, errepublikarrak eta sozialistak eta Eskuindarren artean, karlistak, katolikoak, tradizionalistak eta alderdi nazionalista berriak.

Jauntxokeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txandakatzearen sistemak burgesiako bi alderdi nagusiek boterean parte hartzea ahalbideratu zuen. Txandakatze hori eraginkorra izateko, ezkertiar eta eskuindarren indar erradikalek instituzioetan parte ez hartzea lortu behar zuten, eta horretarako hauteskundeen manipulazioa beharrezkoa zen.

Bi alderdien txandakatzea, manipulazioan oinarritu zen:

  • Hauteskundeetan iruzur egin zen, bai sufragio zentsitarioaren garaian, bai gizonen sufragio unibertsala zegoenean ere; hala, gobernua osatu behar zuen alderdiak beti lortzen zuen gehiengoa parlamentuan.
  • Nekazaritza inguruetan jauntxoek, lurjabe handiek herrietako botazioak kontrolatu zituzten: indarkeria erabili zuten, botoak erosi, zerrendak aldatu bi alderdi nagusienek erabakitako pertsonak aukeratuta irteteko eta hauteskundeetako azken emaitzak aldatzen zituzten gobernatzea zegokion alderdiaren alde.

Foruen ezeztapena eta Ekonomia Itunaren ezarpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antonio Cánovas del Castillo

Hego Euskal Herrian Hirugarren Gerra Karlista armen indarraren bidez erabaki zen eta gerraren amaiera bi bidetatik erabaki zen:

  • Karlos VII.a erregenahiak ihes egin zuen.

Karlisten porrotaren ondorio zuzena foruen abolizio formala izan zen, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiari dagokienez, uztailaren 21eko legearen bidez:

  • Gai fiskal eta militarretan estatuko gainerako probintziekin parekatzen zituen.
  • Batzar orokorrak eta Foru Aldundi edo Diputazioak baliogabetu egin zituzten eta horien ordez probintzia diputazioak ezarri zituzten.

Nafarroan, 1841ean sinatutako Hitzartutako legeak indarrean jarraitu zuen. Hala ere, Canovasen izaera bakegileari eta Euskal Herriko liberal foruzaleen izaera negoziatzaileari esker, foru ezeztapena ez zen erabatekoa izan. Hiru probintziek estatuko ogasunari ordaindu behar zizkioten kopuruak negoziatu ziren eta otsailaren 28an dekretu bat eman zen.

Dekretu horrek ekonomia itun batzuk ezartzen zituen. Itun horiek hiru Euskal Herriko probintzia horiei zerga erregimen berezia eskaintzen zieten, estatuko gainerakoen desberdina. Ekonomia itunetan Euskal Herriko probintzia horien ekarpenei zegokienez probintzia bakoitzak aldian-aldian estatuko diru kutxetarako eman beharreko kopurua negoziatu eta zehaztu zen eta zergen kudeaketa eta bilketa diputazioaren esku uzten zen.

Diputazioen eskuduntzak ez zeuden zehaztuta eta autonomia administratibo eta botere handia lortu zuten; hala zerga erregimen berezia ezarri zuten:

  • Bizkaiko industri oligarkiari mesedegarri izan zitzaion eta aurrerantzean foruen aldeko aldarrikapenak baztertu zituen.
  • Behar-beharrezko oinarrizko gaietan izan zuen eragina eta behe mailako klaseak kaltetu zituen.

Alfontso XII.aren erregealdiko bilakaera politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alfontso XII.a (1857 -1885)

1875etik 1881era bitarte[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Canovas bake sozial eta politikoa lortzen saiatu zuen, ezinbestekoa baitzuen bere sistema politiko berria oinarritzeko. Horretarako, militarki bi fronteri ekin zien gatazkak bukatzeko asmoz; karlistenari, penintsula iparraldean eta independentistenari, Kuban; Martinez Campos jenerala bidali zuen Kubako altxamendua baretzera adibidez. Bakea ezartzeko agindua zeukan, hainbat konpentsazio sozial eta ekonomikoren truke. Hori, 1878ko Zanjon-go Bakean burutu zen:

  • Autonomia erregimena eman zion Espainiak irlari.
  • Indultu orokorra onartu zen.

Hala ere, gatazka berpiztu egin zen 1895. urtean eta orduan ere kubatarrek AEBren laguntza izan zuten.

Borboien berrezarkuntzaren sistemaren oinarriak ezartzeaz gain:

  • Norbanakoaren eskubideak mugatu zituen gobernuaren zentsura berrezarriz katedra askatasunean, biltzeko eta adierazteko askatasunean eta prentsa askatasunean.
  • Guardia Zibila jurisdikzio militarraren menpe gartu zen eta hala izaera zibila galdu zuen.

1881etik aurrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1881ean Alderdi Liberala gobernura iritsi zenean, Mateo Sagastak proiektu erreformistak planteatu zituen:

  • Esparru ekonomikoan, politika liberalizatzailea sustatzeko.
  • Gizartean, langileen interesetara hurbiltzeko, adibidez 1883an sortu zen gizarte erreformarako batzordea, izaera informatiboa zuena.
  • Katedra askatasuna eta biltzeko eta adierazteko askatasuna ere onartu zituen.
  • 1883 eta 1885 artean kontserbadoreek boterea berreskuratu zutenean, erreforma asko bertan behera geratuz.

Hego Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karlistek indar handia izaten jarraitu zuten, nekazaritza inguruetan batez ere eta gorteetako, diputazioetako eta udaletako hauteskundeetan argi erakutsi zuten joera hori. Liberalak karlismoari aurre egin ahal izateko, joera desberdineko liberalek elkartu egin behar izan zuten hauteskundeetan eta azkar egokitu ziren ekonomia itunek eskaintzen zizkieten abantailetara.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]