Alfontsotar Taulak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alfontsotar taulak.

Alfontsotar Taulak Alfontso X.a Jakitunaren ekimenez eginiko taula astronomiko batzuk dituen liburu bat da. Toledoko zeruan 1263ko urtarrilak 1etik 1272 arte eginiko behaketak erakusten dituzte taula horiek, eta ekliptikaren gainean gorputz ezberdinek duten mugimendua zehazten dute, kokapen zehatzak.

Taula hauen helburua Klaudios Ptolemaiosen sistemaren arabera eguzkia, ilargia eta planeten kokapena kalkulatzeko erabilgarritasun praktikoko eskema bat ematea zen. Erreferentziazko teoriak epizikloen eta hauen deferenteen araberako mugimenduak aurreikusten zituen, horien parametroak zeruko gorputz bakoitzarentzako epizikloen dimentsio erlatiboak, epiziklo baten gaineko erreboluzio periodoa, epizikloarena deferentearen gainean eta hala segidan ziren. Oso erabilgarria izan zen geografiarentzat, lurreko koordenatuak zerukoeta oinarrituz aurkitzen lagunduz, baita nabigazioarentzat ere, orientatzea errazten baitzuten konstelazioen eta planeten kokapenaren ezagutzan oinarrituz.

Jatorrizko behaketak, XI. mendeko Azarkiel edo al-Zarkali Kordobako arabiar astronomoagandik datoz, eta honen berrikuspena, Toledon Yehuda Ben Moshe eta Isaac Ben Sid alfontsotar judu zientzialariek egin zuten.

Taula hauen eragina Europa osora iritsi zen XIV. mendean eginiko frantziar berrikuspen baten bidez, honen erabilera Pizkunderaino ere iritsi zelarik. Alfontsotar taulak zenbait alditan editatu dira, horietatik preziatuena Paschasius Hameliusek, Parisko Errege Eskolako irakasleak 1545ean eta 1553an argitaratu zuena baldin bada ere.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]