Alfred Einstein

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Alfred Einstein
Bizitza
Jaiotza Munich1880ko abenduaren 30a
Herrialdea  Alemania
 Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza El Cerrito (Kalifornia)1952ko otsailaren 13a (71 urte)
Hezkuntza
Heziketa Municheko Unibertsitatea
Smith College
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea idazlea, musikologoa, musika-historialaria, unibertsitateko irakaslea, biografoa, musika-kritikaria, musikagilea eta kazetaria
Enplegatzailea(k) Princetongo Unibertsitatea
Michigango Unibertsitatea
Columbiako Unibertsitatea

Alfred Einstein (Munich, 1880ko abenduak 30 - El Cerrito, Kalifornia, 1952ko otsailak 13) alemaniar musikologo eta musika kritikari garrantzitsu bat izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alfred Einstein Münicheko merkatari familia baten jaio zen eta Albert Einstein fisikari ospetsuaren urruneko senidea zen. Zuzenbidea ikasi zuen, baina bere bizitza guztia musikologiara dedikatu zuen. Bere Doktore titulua Municheko Unibertsitatean XVI. mendean eta XVII. mendean viola da gambari buruzko tesi batekin lortu zuen.

1933an, lehenik Ingalaterra eta Italiara joan zen, 1939an behin betiko Ameriketako Estatu Batuetan ezarri aurretik.

Berta Heubergerrekin ezkondu zen, honekin alaba bat izan zuelarik: Eva Einstein (Munich, 1910eko abenduak 5-Orinda, Kalifornia, 2005eko azaroak 23). Berau bere gurasoen ondarea antolatzeaz arduratu zen eta Berkeleyko Kaliforniako Unibertsitateari eman zion.

Bere lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburu ugari argitaratu zituen, bereziki konposatzaile ospetsuen biografiak. Zenbait konposatzaileren lanak ere editatu zituen. Zeitschrift für Musikwissenschafteko erredaktorerik ezagunenetako bat izan zen, zeinen erredakzio buru izan zen 1918tik 1933an erbesteratu zen arte, Hitler boterera iritsi ondoren. Alemanian Münchner Posteko (1918tik) eta Berlinr Tageblatteko (1927)tik musika kritikaria ere izan zen.

Bere Wolfgang Amadeus Mozarten biografia eta Ludwig von Köchelek eginiko konposatzaile honen lanen katalogoaren erreforma sakona (Köchel Katalogoa edo Köchel-Verzeichnis ezaguna) mugarriak dira XX. mendeko musikologian.

Einsteinen meriturik handienetako bat musikagatik interesatuak zeuden pertsonentzat idazten jakitea izan zen, pertsona hauek adituak izan ez arren. Horregatik sarritan aipatua da. Bere biografia eta saiakerak bere epaiketa pertsonal eta ausartengatik bereizten dira, etengabeko interesa ematen diotena.

Iturriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]