Edukira joan

Alfred Moisiu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alfred Moisiu


5. Albaniako presidentea

2002ko uztailaren 24a - 2007ko uztailaren 24a
Rexhep Meidani (en) Itzuli - Bamir Topi
Minister of Defence (en) Itzuli

1991ko abenduaren 18a - 1992ko apirilaren 13a
Bizitza
JaiotzaShkodër, 1929ko abenduaren 1a (96 urte)
Herrialdea Albania
Hezkuntza
HeziketaLeningrad Military Engineering School (en) Itzuli
Hizkuntzakalbaniera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta militarra
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Graduajeneral
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
Ideologia eta sinesmenak
ErlijioaAlbanian Orthodox Church (en) Itzuli
Alderdi politikoa Albaniako Alderdi Demokratikoa

Alfred Moisiu (Shkodër, 1929ko abenduaren 1a) albaniar Militar eta politikaria da. Albaniako presidentea izan zen 2002tik 2007ra.

Spiro Moisiu jeneralaren semea izan zen. 1946an Sobietar Batasunera heldu zen ikastera eta 1948an Leningradoko Ingeniaritza Militarreko Eskolan graduatu zen. Albanian Skanderbeg Akademia Militarreko irakaslea izan zen 949 eta 1951 artean, eta Defentsa ministerioko ingeniaritza sailean lan egin zuen.

Enver Hoxhak Albanian bunker ugari eraikitzeko agindu zion. 1984an jeneral mailarekin erretiratu zen.

Bizitza publikora itzuli zen 1991ko abenduan Defentsa ministro izendatu zutenean. Hurrengo urtean defentsa-aholkulari izendatu zuten, eta Albaniako armada berreraikitzeaz eta NATOn sartzeko prestatzeaz arduratu zen. 1997an kargua galdu zuen Albaniako Alderdi Sozialista boterera iritsi zenean.

2002an, Herri Batzarrak bost urterako lehendakari aukeratu zuen.