Alfred Sauvy

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Alfred Sauvy
Alfred Sauvy (1983) by Erling Mandelmann - 2.jpg
Bizitza
Jaiotza Villeneuve-de-la-Raho1898ko urriaren 31
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Paris1990eko urriaren 30a (91 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa École Polytechnique
Collège Stanislas de Paris
Hizkuntzak frantsesa
Lanbidea
Lanbidea ekonomialaria, demografoa, antropologoa, historialaria, irakaslea eta soziologoa
Enplegatzailea(k) L'Express
Collège de France  (1959 -  1969)
Jasotako sariak
Kidetza Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Zerbitzu militarra
Gatazka Lehen Mundu Gerra

Alfred Sauvy (Villeneuve-de-la-Raho, Ekialdeko Pirinioak, 1898ko urriaren 31 - Paris, 1990eko urriaren 30a) frantses estatistikaria, demografoa eta ekonomista izan zen. Lehen Mundu Gerran (1914-1918) parte hartu ondoren, Eskola Politeknikoan sartu zen, eta estatistika-ikasketak egin zituen. Léon Blum eta Paul Reynauden bulegoetan lan egin zuen. 1954an Ikerketa Demografikoen Institutu Nazionala (INED, Institut national d'études démographiques) sortu zuen, eta bertako zuzendari izan zen 1962 arte. NBEko Biztanleen Batzordean Frantziaren ordezkari izan zen, eta 1959. urteaz geroztik, Frantziako Eskolako irakasle izan zen. Bere lanetan analisi demografikoa eta analisi ekonomikoa lotzen zituen, eta azpimarratzen zuen zenbateko arriskua zekarren demografiaren gainbeherak herrialde aurreratuetan (Théorie générale de la population, 1952-1956). Aldaketa ekonomikoen eta aurrerapen teknikoen ondorioen analisiaren bidez, nazio-errentaren eta enpleguaren banaketarekin zerikusia duten arazoak atera zituen argitara (La Machine et le Chômage, 1980). Hirugarren Munduko herrialdeen bilakaeraren alde aritu zen lanean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]