Alfred Sisley

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Alfred Sisley
Pierre-Auguste Renoir 110.jpg
Bizitza
Jaiotza Paris1839ko urriaren 30a
Herrialdea Britaina Handia eta Irlandako Erresuma Batua
 Frantzia
Heriotza Moret-sur-Loing1899ko urtarrilaren 29a (59 urte)
Heriotza modua berezko heriotza
Familia
Aita William Sisley
Hezkuntza
Heziketa Arte Ederren Goi Eskola Nazionala
Hizkuntzak ingelesa
frantsesa
Irakaslea(k) Marc-Charles-Gabriel Gleyre
Ikaslea(k) Paul Vogler
Jarduerak
Jarduerak margolaria, akuafortista eta litografoa
Lan nabarmenak L'Inondation à Port-Marly
Le chemin de la Machine, Louveciennes
La Place du Chenil à Marly, effet de neige
Mugimendua Inpresionismoa
Genero artistikoa landscape arta
Sisley, Alfred 1839-1899 04 Signature.jpg

Alfred Sisley (1839ko urriaren 30a - 1899ko urtarrilaren 29a) Parisen jaiotako margolari inpresionista izan zen, bizitzako aldirik handiena Frantzian eman zuena, nahiz eta familia eta hiritartasuna ingelesak izan. Aita merkatariak zeta zuen diru-bide, eta ama musikan aditua zen. 18 urte bete orduko Londresera bidali zuten ikasteko asmoarekin, eta lau urtean ekonomian trebatzen jardun zuen. 1862an Parisera itzuli zen eta pintatzen ikasteari ekin zion Marc-Charles-Gabriel Gleyre artista suitzarraren estudioan. Bertan Frédéric Bazille, Claude Monet eta Pierre-Auguste Renoir ikaskide izan zituen. Argiaren nabarmenak oihalean ahalik eta ondoen azaldu nahian paisaiak zuzenean margotzeari ekin zioten. Eta erabili zituzten kolore eta efektuek garai hartako ikusleak ezustean harrapatu zituzten. Sisleyk ez zuen bizi bitartean arrakasta handirik lortu, eta haren margoek hil ostean jaso zuten ospe eta onespena.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ambox notice.png Irudi bat handitzeko, klika ezazu gainean.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alfred Sisley