Alfredo Arrieta Vaccaro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Alfredo Arrieta Vaccarori buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Arrieta (argipena)».
Alfredo Arrieta Vaccaro

Bizitza
JaiotzaBella Vista1891ko urriaren 18a
Herrialdea Argentina
HeriotzaBuenos Aires1950eko ekainaren 12a (58 urte)
Hobiratze lekuaLa Recoleta hilerria
Jarduerak
Jarduerakofizierra eta politikaria
Zerbitzu militarra
Adar militarraArgentine Armed Forces (en) Itzuli
Graduamaior
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Justicialist Party (en) Itzuli

Alfredo Arrieta Vaccaro (Bella Vista, Argentina, 1891ko urriaren 18aBuenos Aires, Argentina, 1950eko ekainaren 12a) militarra eta politikari peronista izan zen. Hiri komisionatua izan zen San Juanen (1925), Catamarcan (1927) eta Junínen (1943-1946, 1945eko aldi labur bat izan ezik). Mayor gradua zuela, Armada utzi eta Buenos Airesko senatari bihurtu zen, 1946 urtetik eta hil arte.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1923an ezkondu zen lehendabizikoz Maria Rossirekin. Alargundu eta gero, 1936 inguruan berriro ezkondu zen, oraingoan Elisa Duarte Ibargurenekin, Evaren ahizpa ("Evita", Juan Domingo Peronen emaztea izango zena). 1943ko iraultzari atxikia, Peron presidentearen senidea izateaz gain, haren laguntzaile gertua bihurtu zen ere.

Alfredo José Lucas Arrieta (Mayor Arrieta deituraz ere ezaguna) Alfredo Arrieta Gorrotxategiren (Madril, 1846) eta Magdalena Vaccaroren semea zen. Aitaren aldetik aiton-amonak Melchor Arrieta Otazu arkitektoa (Lezo, 1820Donostia, 1887) eta Lorenza Gorrotxategi Londaitzbehere (Irun, 1823 - Donostia, 1891) ziren.

Arrietaren gorpuzkia Buenos Airesko La Recoleta hilerriko Duarte familiaren hilobian dago, eta zenbait oroitzapen plaka daude hari eskainita.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]