Alfredo Palacio
Itxura
Luis Alfredo Palacio González (Guayaquil, 1939ko urtarrilaren 22a - ibidem, 2025eko maiatzaren 22a) ekuadortar sendagile eta politikaria izan zen. Ekuadorko presidentea izan zen 2005etik 2007ra.
Kardiologiako mediku espezialista izan zen lanbidez. Clevelanden eta Saint Louisen ikasi zuen, eta Guayaquilgo Unibertsitatean irakasle izan zen.
Osasun ministroa izan zen Sixto Durán Ballénen gobernuan. 2002ko hauteskundeetan parte hartu zuen Lucio Gutiérrezen hautagaitzan presidenteorde izateko hautagai gisa. 2005ean Kongresuak Gutierrez presidentea kargutik kendu ondoren, Palacio presidente izendatu zuten. Bere lehen neurrietako bat 1998ko konstituzioa aldatzea proposatzea izan zen. 2007an Rafael Correa presidente berriari eman zion boterea.