Algecirasko badia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Badiaren satelite bidezko irudia.

Algecirasko badia (gaztelaniaz: Bahía de Algeciras; ingelesez: Bay of Gibraltar) Iberiar penintsularen hegoaldean dagoen badia da, Gibraltarko itsasartean. Ekialdean izen bereko penintsula du, muturrean Gibraltarko haitza duena. 10 kilometroko luzera eta 8 kilometroko zabalera du, hau da 7.500 hektarea inguru, badiaren erdialdean 400 metroko sakonera dago.

Bere ertzean, mendebaldetik ekialderaino, Algeciras, Los Barrios, San Roque eta La Línea de la Concepción (Cadiz) espainiar udalerriak eta Gibraltar britainiar kolonia daude. Bi portu nagusi ditu: Gibraltarkoa eta Algeciraskoa. Azkenak espainiar ertze gehienak betetzen du.

Badiaren sarrera seinalatzeko bi itsasargi ditu: Europako lurmuturra Gibraltarren eta Punta Carnero Algecirasen.

GI_type: waterbody 36°7′51.91″N 5°23′45.63″W / 36.1310861°N 5.3960083°W / 36.1310861; -5.3960083

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Algecirasko badia Aldatu lotura Wikidatan
Geografia Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.