Mehmet Ali Ağca

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ali Agca» orritik birbideratua)
Mehmet Ali Ağca

Bizitza
JaiotzaHekimhan (en) Itzuli1958ko urtarrilaren 9a (66 urte)
Herrialdea Turkia
Lehen hizkuntzaturkiera
Hezkuntza
Hizkuntzakturkiera
Jarduerak
Jardueraknationalist (en) Itzuli
KidetzaGrey Wolves (en) Itzuli
IMDB: nm1522172 Edit the value on Wikidata

Mehmet Ali Ağca (1958ko urtarrilaren 9a) 1981eko maiatzaren 13an Vatikanoko San Petriren plazan Joan Paulo II.a Aita Santuaren aurka atentatua egin zuen turkiarra da. Ali Ağcak Aita Santua larri zauritu zuen, baina ez zuen hura hiltzea lortu eta atxilotua izan zen. Ondorioz, Italiako Justiziak Aita Santua hiltzen saiatzeagatik bizi arteko espetxe zigorra ezarri zion. Urte batzuk geroago, Joan Paulo II.ak Ali Ağca espetxean bisitatu zuen eta barkamena eman zion.

2000eko ekainaren 13an Carlo Azeglio Ciampi Italiako presidenteak indultua eman zion, baina Turkiara estraditatu zuten zenbait auzi irekirik zituelako. 1970eko hamarkadan, Ali Ağca Otso Grisak talde ultraeskuindarreko kide izan zen eta ezkerreko militanteei egindako erasoengatik erantzun behar zuen. Turkiako Justiziak Milliyet ezkerreko egunkariaren Abdi Ipekci zuzendaria hiltzeagatik auzipetu zuen Ali Ağca.

2006ko urtarrilaren 12an aske utzi zuten, 25 urte preso egon ondoren, baina Turkiako Gorte Gorenak urtarrilaren 20an erabakia atzera bota zuen. Dena dela, 2010eko urtarrilaren 18an libre atera liteke.