Ali Bongo Ondimba
Ali Bongo Ondimba | |||||
---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||
2009ko urriaren 16a - ← Rose Francine Rogombé
1989 - 1991 ← Martin Bongo (en) ![]() ![]() | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Brazzaville, 1959ko otsailaren 9a (62 urte) | ||||
Herrialdea |
![]() | ||||
Talde etnikoa | Batekea | ||||
Familia | |||||
Aita | Omar Bongo | ||||
Ama | Patience Dabany | ||||
Ezkontidea(k) |
Sylvia Bongo Ondimba (en) ![]() | ||||
Familia |
ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa |
University of Paris 1 Pantheon-Sorbonne (en) ![]() | ||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | diplomazialaria, politikaria eta abokatua | ||||
Jasotako sariak | |||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Islama | ||||
Alderdi politikoa |
Gabonese Democratic Party (en) ![]() | ||||
presidentalibongo.com |
Ali Bongo Ondimba, jaiotza-izena Alain Bernard Bongo (Brazzaville, 1959ko otsailaren 9a), batzuetan Ali Bongo deitua, Gabongo politikaria da, herrialdeko presidentea 2009ko urritik.
Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1967tik 2009ra arte Gabongo presidente izandako Omar Bongoren semea da. 1989tik 1991ra Kanpo Arazoetako ministroa izan zen. Bongoville ordezkatu zuen Batzar Nazionalean diputatu gisa 1991tik aurrera, eta Defentsa ministroa izan zen 1999tik 2009ra. Aita hil ondoren, presidente kargua hartu zuen behin-behinean, eta hauteskundeetara deitu zuen ondoren. Bera izan zen garaile, nahiz eta oposizioaren hautagaiek iruzurra salatu. 2016an berriz egin zituzten bozak, eta emaitza estuekin irabazi zuen. Europar Batasunak ere kritikatu egin zuen prozesu haren zilegitasuna.[1]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Estatu kolpea ematen saiatu da militar talde bat Gabonen. Berria egunkaria, 2019ko urtarrilak 7, CC BY-SA 4.0, berria.eus Noiz kontsultatua: 2020-12-5.